Bazenekien? Egunero espainiar merkatuan 51 miloi edari ontzi sartzen direla? Hiriaren puntu zehatz batean ( momentuz Arriaga antzerkia aurrean) birziklapenerako eta berreskurapenerako makina daraman furgoneta egongo da eta honek gerturatzen garen herritarroi gure ontziak eramateko aukera emango digu. Ontzi bakoitzeko herritarrok 5 zentimo jasoko ditugu.
ITZULI MITZULI FURGONETA BILBON DAGO!!
Bazenekien…
· Egunero espainiar merkatuan 51 miloi edari ontzi sartzen direla?
· Kontsumitzen ditugun edari ontzien %30 baino ez dela birziklatzen? eta gainontzeko %70-a zabortegietara eta errauskailuetara doala?
Beraz, argi dago gaur egun daukagun hondakinak kudeatzeko sistema ez dela egokia, arazo honi aurre egiteko Itzuli Mitzuli kanpaina jaio zen. Proiektu honek jadanik munduko 37 herrialde eta nazioetan erabiltzen den Ontzietarako Gordailu Sistema du oinarri.
Sistema berri honen bidez, edari bat erosten duzunean, ontziarengatik gordailu (0,30 €) bat uzten duzu eta ontzia denda edo supermerkatu batean itzultzen duzunean gordailua berreskuratzen duzu. Hau da, erosten ditugun produktuak apur bat garestituko dira baina kontsumitzaileok ez dugu dirua galduko, ontzia itzultzerakoan diru kopuru hori berreskuratu ahal izango dugu eta. Ontzia itzultzeko bi aukera daude: dendariari zuzenean eman edo makina batean sartu eta dirua jaso. Makina hauek ontziak materialaren arabera sailkatu eta txikituko dituzte ondorengo birziklapen prozesua erraztuz.
Sistema honek baditu hainbat abantaila:
* Ingurumenean ontziek sortzen duten inpaktua txikitzen lagunduko du. Gaur egungo sistemak ez ditu hondakinak bereizten eta ondorioz errauskailuetan mota desberdinetako materialak elkarrekin erretzen. Konbustioaren dela eta, hainbat konposatu kimiko kutsatzaile sortzen dira; CO2-a, konposatu organokloratuak (dioxinak, furanoak…), metanoa (CH4)… Sistema honek errauskailuetara zuzentzen diren hondakinen kopurua murriztuko du.
* Ontzien birziklapena eraginkorragoa izatea ahalbidetzen du. Ontzi kopuru gehiago birziklatzeaz gain, hortik lortzen den materiala kalitate hobeagoa izango du. Herritarron laguntzarekin berreskuratzen diren ontzien portzentajea %98-a izatera hel daiteke.
* Birziklapenaz gain berrerabilpena egiteko aukera ere ematen du. Ontzi batzuk, beirazkoak batez ere, ez dira suntsituko berriak sortzeko berriro sisteman sartuko dira, tratamendu egokia izan eta gero.
* Kaleetan eta gune naturaletan zabor kopurua txikitzen lagunduko du. Ontzi bakoitzeko dirua lor daitekeenez jendeak dirua lortzeko baino ez bada, hauek jasoko ditu.
* Udalek dirua aurreztuko dute. Hondakinak kudeatzeko aurrekontuak, murriztu ahal izango dituzte, garbiketa zerbitzuetan eta zabortegi eta errauskailuetan diru gutxiago erabili beharko dute eta.
* Lanpostu berdeak sor daitezke. Sistema hau martxan jartzeko eta funtzionatzeko hainbat sektore eta eragileren lana beharrezkoa izango da eta.
Sistema honen abantailak jendeari ezagutarazteko, hainbat hiriburuetatik (Bilbo haien artean) pasako den Itzuli Mitzuli Tour-ra martxan dago. Hiriaren puntu zehatz batean birziklapenerako eta berreskurapenerako makina daraman furgoneta egongo da eta honek gerturatzen garen herritarroi gure ontziak eramateko aukera emango digu. Ontzi bakoitzeko herritarrok 5 zentimo jasoko ditugu.
Biboko Itzuli Mitzuli gunea Areatzan egongo da irailaren 28tik urriaren 8ra, arratsaldeko 14:30etatik gaueko 20:30etara.
Hurbildu zaitez Bilbora, ekarri zure edari ontziak (latak eta 2L arteko botilak) eta lagundu egiguzu sistema hau indartzen!! Gure ingurumenak eskertuko dizu eta!!