Albistea

  • Urduñako araztegiaren lanak bukatuta, martxan hasiko da hemendik gutxira

    2011-10-05
    Partekatu - Compartelo

    Urteak dira Urduñako hondakin uren tratamendurako azpiegitura honen obrak hasi zirela. Egun, lanak bukatuta daude eta frogak egiten ari dira, berehala martxan jarriko delarik.

    Urteak dira Urduñako hondakin uren tratamendurako azpiegitura honen obrak hasi zirela. Egun, lanak bukatuta daude eta frogak egiten ari dira, berehala martxan jarriko delarik. Karlos Arranz Hiriko alkatearen arabera, martxan hasi orduko, udalak bere gain hartu beharko ditu azpiegitura honen mantentze zein kudeaketa kostuak. Eraikitzearen lanen kostua Bizkaiko Foru Aldundiak hartu du bere gain, erabilerari dagozkionak ordea, udalaren ardura izango dira. Araztegiaren mantentze eta kudeaketa gastuak oso handiak dira eta udalak bere gain hartzeak eragin zuzena izango luke udalaren ekonomian zein biztanleek ordaindu beharreko fakturetan. Egoera honek udal arduradunengan eztabaida piztu du Bizkaiko Uren Partzuergoan sartzea komenigarria litzateken erabakitzeko, “ura kudeatzearen jebetzaren eztabaida egon da”. Alkateak azaldu duenez, udalaren asmoa halako eztabaida bat era parte hartzailean egitea zen, baina erabakitzeko denbora falta izan dela eta, ezin izan dute parte hartze dinamikarik abiatu gai honekiko. Aurreratu dutenez, Partzuergoko kide izatea erabakitzeko ez ohiko bilkura deitu nahi dute urtarrilean, bide hau bultzatzea kudeaketa ekonomikoari begira bestelako bideak baino arinena litzatekeelako.


    Partekatu - Compartelo