Albistea

  • Jaizkibel “lehortzeko arriskua”? dagoela salatu dute

    2011-10-07
    Partekatu - Compartelo

    Lezoko Marasma gazte mugimenduak salatu du Jaizkibel mendia “lehortzeko arriskuan” dagoela.

    Lezoko Marasma gazte mugimenduak salatu du Jaizkibel mendia “lehortzeko arriskuan” dagoela. Gazte taldekoek jakinarazi dute Txingudiko Zerbitzuak erakundea —Bidasoko uren zerbitzua kudeatzen duen erakundea—, lur azpiko sei putzutatik eta bi errekatatik ura ateratzeko azpiegitura egiten ari dela Bidasoa urez hornitzeko, “segundoko 310 litroko bolumenarekin ura ateratzeko”. Horrek, Marasmakoen ustez, Jaizkibelen dagoen ur sistema naturala hondatuko luke.

    Horregatik, gaiaren gaineko informazioa emateko eta herritarren iritziak jasotzeko, bilera egingo dute hilaren 13an (osteguna), 19:30etik aurrera Donibane kaleko Euskara eta Kultura aretoan. Herritarrei agertzeko deia egin diete.

    “Zonalde babestuan”

    Marasmatik zehaztu dute ustiatzen hasiko diren lurrazpiko sei putzuak eta bi errekastoak Jaizkibelgo ipar isurialdean daudela, Paradoretik Guadalupera. “Natura 2000 Sarearen barruan dagoen zonaldea da hori, eta ingurumen inpaktu azterketarik gabe egiten ari dira lan horiek. Behar dena baino ur gehiago aterako dute menditik, eta lurrazpiko putzuak lehortzeaz gain, gainazaleko landaretza ere urik gabe utziko dute”, azaldu dute.
    Aurretik ere Jaizkibelgo ura erabiltzen zela jakinarazi dute gazte lezoarrek, “baina irizpide zuzenekin”. Hala, ura itsasoratu baino metro batzuk lehenago bakarrik ponpatzen zela zehaztu  dute.
    Informazio gehiago Lezoko Marasmaren Facebook helbidean lor daiteke


    Partekatu - Compartelo