Albistea

  • Barakaldoko gune naturalak ezagutu eta defendatu !!

    2011-10-17
    Partekatu - Compartelo

    Barakaldoko Gazte Independentistak, Gazte Asanblada eta Eguzkiren eskutik Eretzara mendi ibilaldia eta hango aterpean gau pasa goxatzeko aukera izango dugu.
    Eretzara martxa 2011-10-22

    Irteera larunbata 22an goizeko 09:00etan Gurutzetako metro sarreratik. Ibilaldian zehar azalpen eta eztabaidak egingo ditugu;  bidean ikusiko ditugun proiektu txikitzaileak, espekulazioa, ama lurraren defentsa, gune naturalak…
    Eretzako ingurunean ekimenak gauzatuko ditugu: tailerrak eta jolasak , tiragoma txapelketa,  musika tresna trukaketa, sukaldaritza eta patxaran tailerra …. ala zure kabuz ibili, baina beti gustura egoten. Eta gero gauean: kondaira zaharrak suaren inguruan, akelarrea..
    Igandea 23an 10:30ean altxatuko gara 11:00etan igotzen hasteko eta 12:00etan Eretzako tontorrean egoteko.
    Animatzen bazara eta etorri nahi baduzu honako leku hauetan eman dezakezu izena: El Kasal eta Mellid tabernetan edo ta eguzkibarakaldo@gmail.com helbidean.
    Aukera paregabea Barakaldoko jendeak naturaz gozatzeko. Anima zaitez eta etorri.
    AMA LURRA BABESTEN HERRIA ERAIKITZEN
    ERREKATXO, ARGALARIO, SASIBURU, GOROSTIZA ERRESERBA NATURALA !!

    Partekatu - Compartelo