Albistea

  • Mendi martxa (Ganekorta) eta konzentrazioa Genekogortako eta Jesuriko parke eolikoaren kontra

    2011-10-27

    EGUZKI taldeak larunbat honetan gure mendien (Ganekogorta eta Jesuri) eta energia eredu desberdin baten alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten du.

    ganekogorta kart txiki

     

    Kaixo mendizaleak,

    Dagoeneko jakingo duzuenez, hainbat proiektu direla eta gure ingurumena eta gure mendiak arrisku larrian daude. Proiektu hauen artean, azkenaldianĀ  zentral eolikoakĀ  garrantzi berezia hartzen ari dira; oraindik industrializatu gabe eta ondo kontserbatuta dauden mendi ingurune asko zentral hauekin suntsitu nahi baitituzte. Egoera hau salatzeko asmoz, larunbat honetan (urriak 29) Jesuri eta Ganekogorta Bizirik! eta Mendiak Aske! taldeek mendi martxa bat antolatu dute Ganekogorta mendira. Deialdi honetara hainbat talde atxikitu dira eta parte hartuko dute, hala nola: Bizkaiko Mendizale Federazioa, mendi taldeak, plataformak (Salba Dezagun Ganekogorta), mendi taldeak eta talde ekologistak (Eguzki eta Ekologistak Martxan), 15M, etab.

    Mendi martxa hau hainbat herrietatik abiatuko da, hala nola:

    • Laudio: Ugarteko Plazan goizeko 8:00etan.
    • Okondo: Landetan goizeko 9:00etan.
    • Bilbon: Iberdrolako Azpiestazioan (Larraskitun) goizeko 8:30tan.

    Hala ere deialdi orokorra hauxe da: LARUNBATA, URRIAK 29, 11:00etan GANEKOGORTAKO TONTORREAN

    Beste aldetik, deialdi hau aprobetxatuz gure mezua gizarteratuko dugu, guk goizeko 8:30etan Bilboko Iberdrolako Azpiestazioan kontzentrazio bat egingo dugu, informazio txostenak banatuko ditugu eta sinadurak bilduko ditugu.