Albistea

  • PASAIAKO Ulia mendia ehiza jarduera debekatzearen aldeko mozioa

    2011-10-30
    Partekatu - Compartelo

    Pasaiako Udalak Ulia mendian dituen lursailetan ehiza-jarduerak debekatzearen alde mozioa onartu du.

    Donostiako Udala 2008an urtean hasi zen Ulia mendian dituen lurretan jarduera zinegetiko guztiak bertan behera uzteko prozesua, Udal Planeamenduan natur kontserbazioa eta erabilera publikoa pisu gehiago izatean oinarrituta. Horretarako, Ulia Parkearen proposamena bideratu du, non ehizaren aurrean hiritarren erabateko seguritatea bermatu nahi duen. Bestalde, 1989.ean Donostiako Ulia mendian Seguritate-Eremu bat izendatu zuen Gipuzkoako Aldundiak, pertsonen seguritatearen bermearen izenean. Bestalde, Ulia mendia NATURA 2000 SAREAren barne dago 2004. urtetik, bertan agertzen diren balio biologikoengatik hain zuzen: itsas bazterreko habitat naturalak, itsas hegaztien koloniak, etabar. Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) honek 43 hektareatan zehar zabaltzen da. Itsas hegaztien koloniak eta beren habitata diren itsas labarrak dira agian Uliaren ezaugarri nagusienak, Europa atlantikoko hegaztien migrazioaren ardatz eta igarobide nagusian kokaturik. Azkenik, ez dugu ahaztu behar Jaizkibel GKLaren ondoan ari garela, Jaizkibelen proposatutako superportuaren mehatxuaren ondoan. Oarsoaldeko hirigitza-eredu gogorraren aurrean Ulia bezalako eremuak, San Pedro, Trintxerpe, Oarsoaldea osoa eta Donostiako aisialdi-eremu nagusitakoa direla gogoratu behar da. ESKAERA 1. Pasaiako Udalak Ulia mendian dituen lursailetan ehiza-jarduerak debekatzea, eta aldi berean, hiritarren seguritatea, erabilera publikoa eta naturaren kontserbazioa berma ditzala. 2. Erabaki hau Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari jakianaraztea. 3. Pasaiako Udalak Eusko Jaurlaritzari Ulia-Jaizkibel babes Bereziko Eremuaren Kudeaketa-Plana 2011an onartzeko eskatzea, horretarako partehartze publikoaren bidez bideratuko testua jasoaz.


    Partekatu - Compartelo