Fauna
-
Otsoa eta abeltzaintza bateragarriak egiteko neurriak eskatzen ditu Eguzkik
2024-11-26Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri du Otsoaren Kudeaketa Plana. Plan honen helburua da otsoaren gaineko mehatxuak ezabatzea, haren biziraupena ziurtatzea, populazioen berreskurapena eta kontserbazioa sustatzea, eta haren habitatak babestea eta mantentzea. Hori guztia, eta Europako Batzordearen xedapenei jarraiki, kontserbazio-egoera ona lortzeko eta otsoa abeltzaintza estentsiboarekin eta landa-ingurunean garatutako beste jarduera batzuekin bateragarria izateko. Eguzkiren ustez, Kudeaketa Plana eta haren neurriak, oro har, abeltzaintza-sektorerako soilik diseinatutako plan gisa taxutzen dira, eta ez Babes Araubideko Basaespezieen Zerrendan jasotako espezie mehatxatu bat kudeatzeko. Beraz, eta tamalez, desoreka nabarmena dago Kudeaketa Planaren xedearen eta proposatutako neurrien artean.
-
Gipuzkoako Aldundia, azkenik, Marrutxipiko pantaila akustikoak egokitzen hasi da, hegaztiek talka egin ez dezaten
2024-10-22Aldundia egokitzen hasi da, azkenik, Marrutxipiko lotune berrian zarata apaltzeko ezarri dituen pantailak, hegaztiek pantaila horiek oztopo bat direla garbi ikus dezaten eta, ondorioz, talka egin ez dezaten. Abuztuaren hasieran hasi ziren pantailak jartzen, eta naturzaleen artean berehala piztu zuten kezka, gehienbat sareetan islatu zena. Izan ere, pantailak, gaur arte, erabat gardenak izan dira, eta kristal gardenak zein ingurua ispilu baten moduan islatzen dutenak hegaztientzako tranpa hilgarriak dira. Ez da inolaz ere arazo anekdotikoa, biodibertsitate-arazo larria baizik,
-
HEGAZTIEN TALKAK SAIHESTEKO IRTENBIDE ONA! METRO BILBAO
2024-09-24Eguzkik Metro Bilbao zoriondu du, Ansioko geltokiko beirateen kontra hegaztien talkak saihesteko neurriak hartzeagatik.
-
Linea elektrikoek eta aerosorgailuek hegaztiengan duten eragina murrizteko neurriak eskatu ditu Eguzkik
2024-08-26Goi-tentsioko lineek eta aerosorgailuek hegaztiengan duten eragina murrizteko dekretu-proiektu bat lantzen ari dela-eta, aurretiazko kontsulta publiko bat abiatu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, eta Eguzkik aukera aprobetxatu du alegazioak aurkezteko. Eguzkik arazoari modu proaktiboan heltzeko hainbat neurri eskatu ditu.
-
Urkulluren gobernuak bere azken bileran angulak arrantzatzea baimendu duela salatu dute ekologistek
2024-06-19Angula-arrantza profesionalizatzeko dekretua onartu zuen atzo Urkulluren gobernuak bere azken bileran. Dekretuaren bidez, Jaurlaritzak iskin egin nahi dio Europar Batasunak 2023ko urtarrilean angularen aisialdiko arrantzaren gainean ezarri zuen debekuari; izan ere, aisialdiko arrantza izan da azken urteotan Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean egon den angula-arrantza mota bakarra. Debekua onartu izana kontseilari berriari zabalean egindako dejada da, zeren eta talde ekologistok dagoeneko dekretua bertan behera uzteko eskaera idazten ari baikara, kontseilari berriak, edozein dela ere, mahai gainean izan dezan kargua hartu bezain pronto. Kontseilari berriak aukera bikaina izango du erakusteko biodibertsitatea benetan aintzat hartzen duen ala diskurtsoak hanpatzeko erabiltzen diren bost duroko hitz potolo horietako bat baino ez den.
-
Beste arrano beltz bat hil da egokitu gabeko linea elektriko batean
2024-05-23Juan Manuel Pérez de Ana biologoaren bidez jakin dugu arrano beltz bat hilik aurkitu dutela Gorobel mendilerroan, Iberdrolak egokitu gabeko linea elektriko batean elektrokutatuta. Arrano honi 2020an jarri zioten eraztuna, oraindik kumea zela, Arabako Erriberagoitian. Orain, berriz, hilik aurkitu dute Villalba de Losan, Burgosen, alegia. Testu honen izenburuan “beste arrano beltz bat” ipini dugu abenduan beste bat hil zelako modu berean, eta, hain justu, Erriberagoitian.
-
Katuarrain pilo bat hilik, oraingoan ere Getarian
2024-04-15Testu honen buruan ageri den argazkia Diego Carral eta Andoni Bengoetxea urpekariek Getariako uretan egindakoa da, portutik gertu. Bertan hamaika katuarrain hilik ikus daitezke. Argazkia Realaren Itsaspekoak sailak argitaratu du bere facebook eta instagram kontuetan, iruzkin argigarri batekin. Zoritxarrez, ez da Getariatik honelako irudiak jasotzen ditugun lehen aldia. Izan ere, maiatzaren 1ean egingo du urtebete Carlos Osinaga urpekariak bideo negrgarri bat bidali zigunetik. Inork ez dezala pentsa, ordea, hau soil-soilik Getariako kontua denik. Izan ere, Buceo Donostiako kideek 2021eko maiatzean Pasaian ateratako antzeko argazkiak bidali zizkiguten.
-
Santa Klara uhartearen esplotazio turistikoari ez! Uhartea naturarentzat eta bere habientzat!
2024-03-22Udaberria ate joka dabil eta Santa Klara uharteko itsas hegaztiak habiak egiteko prestatzen ari dira. Hala ere, udaberriarekin batera, Donostiako makinaria turistikoa ere martxan jartzen da. Beste behin, Udalak hartu zituen konpromisoak urratuz, Santa Klara uhartea eta Hondalea Aste Santuan bisitatu ahal izango dira. Berriz ere, hiriko baliabide naturalak eta kulturalak sektore turistikoaren interes pribatuen esku jartzen dira.
-
San Sebastian bezperako afarietan angularik ez jateko eskatu du Eguzkik
2024-01-08Aingira, espezie gisa, oso-oso egoera larrian dagoela eta (*), San Sebastian bezperako afarietako menuetan angularik ez jartzeko eskatu die Eguzkik donostiarrei eta, bereziki, soziedadeei. Alegia, eskatu die joateko Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz edota Juan Mari Arzak dagoeneko abiatu diren bidetik. Izan ere, sukaldari ezagun horiek, Relais & Chateaux eta Eurotoques nazioarteko elkarteen propoesamena ontzat joz, beraien kartetatik erretiratu dituzte aingirak eta angulak osagai dituzten platerak.
-
Arrano beltz bat hil da egokitu gabeko linea elektriko batean, Erriberagoitian
2023-11-18Tristeziaz eta aldi berean amorruz irakurri dugu arrano beltz bat hil dela Erriberagoitian, egokitu gabeko linea batean elektrokutatuta. Abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuak konpainia elektrikoak lineak egokitzera behartu zituen, hegaztien elektrokuzio- edo talka-arriskua gutxitzeko. Baina konpainiek Dekretua betetzeari urtetan uko egin zioten, harik eta epaileek delitu ekologikoengatiko lehenengo zigorrak ezarri zizkieten arte. Orduan hasi ziren lanak egiten, baina oraindik asko dira eogkitu gabe jarraitzen duten lineak.
-
Angula-arrantza profesionalizatzeari uko egin eta behingoz espeziea babesteari ekin beharko lioke Eusko Jaurlaritzak
2023-10-25Eguzki Talde Ekologistaren eta Mutriku Natur Taldearen iritziz, angularen arrantza profesionalizatzeko dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak biodibertsitatea sakrifikatzen du, klientelismoaren mesedean. Horregatik, dekretuari aurkeztu dizkiogun alegazioetan, Jaurlaritzari zera eskatu diogu, gauzak onbideratzeko –oraindik garaiz gaude eta–, Europar Batasunak aisialdiko angula-arrantzaren gainean espresuki ezarri duen debekua onartzeko eta aingira europarra Mehatxatutako Espezieen Euskal Kataloagoan sartzeko, arrisku larrian dagoen espezie bati dagokion bezala.
-
Gipuzkoako ekologistok salatzen dugu angularen arrantza profesionalizatzeko dekretuari alegazioak itsu-itsuan aurkeztu behar izan dizkiogula, txosten zientifiko eta juridikorik ikusi gabe
2023-10-17NATURKON Gipuzkoako talde naturazaleen eta ekologisten koordinadorak salatu nahi du angularen arrantza profesionala arautzeko dekretu-zirriborroari alegazioak itsu-itsuan aurkeztu behar izan dizkiogula, ho rren oinarrian ustez dauden txosten zientifiko eta juridikoak ikusterik izan ez dugulako.
-
Ehunka arrain hilik Urumean, izokinak barne
2023-08-24Ehunka arrain, amuarrain eta izokinak, gehienak neurri txikikoak, hilik agertu dira aste honetan Urumean, Hernaniko Karabel zubi inguruan. Urumea, Euskal Herriko ibai eta erreka gehienak bezala, muturreko egoeran dago. Gauzak horrela, edozein isurketak edo bestelako gorabeherak hil ala biziko atakan jartzen ditu arrainak. Baita beste egoera batean oharkabean pasatu zitekeen edozein isurketak edo gorabeherak ere. Beraz, prebentzio-neurriak eta zaintza zorroztea tokatzen da.
-
Tolosako Zerkausian hegaztien talkak eragozteko konponbidea eskatu du Eguzkik
2023-07-03Hamaika txorik, batez ere intsektujalek, jarraitzen dute Tolosako Zerkausiko kristalaren kontra talka egiten. Azken hamar urteotan dozenaka aurkitu ditugu hilik. Azkena, orain dela egun batzuk, aitz-enara bat izan zen. Txori espezie hauek eltxoen izurriteak eragozteko duten garrantzia eta kristalaren kontrako talkak saihesteko edota gutxitzeko moduak egon badaudela kontuan izanik, zera galdetzen dugu: zenbat txori gehiagok hil behar dute, Udalaren Ingurumen Sailak behingoz neurriak har ditzan?
-
Usakume-tiroa jomugan
2023-05-21Atzo larunbatean Azkoitian egin behar zuten usakume-tirada atzeratu egin zuten bezperan bertan, ustekabean. Gipuzkoako Ehiza Federazioak, Facebook bidez, “arazo teknikoak” argudiatu zituen. Eguzkik, ordea, badu arrazoiak pentsatzeko erabakiaren atzean arazo “teknikoak” baino gehiago arazo legalak daudela. Izan ere, joko-zelaia aldatu egin da iazko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan animaliak babesteko lege berria onartu zenetik. Gipuzkoako Ehiza Federazioak ukatu du usakume-tiroa legez kanpokoa denik. Baina besterik dioenik ere bada. Nolanahi ere, adi, Azkoitiko auzi hau konpontzeko moduaren araberakoa izango baita usakume-tiroak gurean izango duen etorkizuna.