Albistea

  • Mugimendu ekologistak Gipuzkoako aldundiari ehizari buruz

    2011-11-28
    Partekatu - Compartelo

    Ehiza Federazioak ehizaren jardueraraako eta naturaren babeserako legedia ez betetzearen zigorgabetasuna geldiaraztea eskatzen dio mugimendu ekologista aldundiari

    ehiza2

    Gipuzkoan, ehizaren jarduerak hala nola ehiza postuen kokapenak naiz ehiza bideak, zigorgabetasunean oinarritutako anabasa eragiten dute sektore honetan. Gure mendi eta muinoak ehiza postuez kolonizatuta daude, NATURA 2000 Sareko 18 leku eta erabilpen publikorako 88 mendiak barne, bere erabilpen nagusia erabat baldintzatuz: habitat naturalen eta espezieen kontserbazioa bermatzea eta oro har, Gipuzkoako bioaniztasuna. Foru gobernuak urtero milaka ehiza postu baimentzen ditu ehiztari gipuzkoarrentzat, ?kudeaketaz? arduratzen direnak ehiza elkarte eta federazioa izanik, hauei partikularrak alegalki eraikitako ehiza postu kopuru garrantzitsu bat gehitu behar zaiolarik. Ehiza postuen segurtasun tarteari dagokionean, 2/2011 Ehiza Lege berriaren aurrean, Aldundiak beste aldera begiratu du salbuespena arau bihurtuz. Ondorioz, gure mendietatik ibiltzean ohikoa da ehiza postuak topatzea bide naiz errepide, aisialdi gune edo homologatutako mendi bideen ertzean, postuen artean gorde beharreko gutxieneko tartea 50 m eta pista naiz bidetarakoa 25m denean. Ohikoa bihurtu da 4X4 motako ibilgailuak topatzea soilik zaintza, sorospen, sute itzaltze, basogintza eta nekazaritza lanetarako diren pistetan, baina ez ordea ehiztarien kapritxorako. Zigorgabetasun jaialdi honetan, ez da batere arraroa mehatxatutako naiz babestutako espezieak topatzea, zeinak akabatuak edo zaurituak gertatzen diren ehiza lekuetan, dagokion ikerketa edo errudunen jazarpenik gabe. Ehiza denboraldiak irauten duen hilabeteetan zehar, beruna bezalako pozoien isurketa barreiatzen da hala nola kartutxoak bertan behera uzten dira (debekatua egon arren). Orduan, zer gertatzen da? Gure mendietan zigorgabetasuna dela nagusi legea betetzea saihestuz. Instituzioek gaur egun arte gai honetan egin dutena elkar hartzea eta baimen emate larria baino ez da, Natura 2000 Sareko guneak kaltetuz. Eta izenik ez duena, Oiartzunen ?ehiza eskola? bera egotearen da, zeina Ehiza Federazioa, foru dirulaguntzak tarteko, belaunaldi berrien artean ehizarekiko ?irrika? zabaltzeko erabiltzen ari den. Guzti honengatik, Gipuzkoako erakunde ekologistak bestea behin ere FORU ALDUNDIARI BAITA MENDI ETA LANDA INGURUNEKO ZUZENDARIARI ESKATZEN DIOGU zorrotz bete arazteko lege berrian hitzartutakoa, ehizarekin lotutako jarduerak bultzatzeaz uztea eta Ehiza Federazioaren naiz zenbait eliteren zigorgabetasuna geldi dezala ere: 1- Legea hautsiz, bide eta bidezidor homologatu, pista, aisialdi gune eta eraikuntzekiko segurtasun tartea mantentzen ez duten ehiza postu andana, banan bana desager daitezela egungo ehiza denboraldia bukatzerako. 2- Bioaniztasunaren babesaren irizpidea kontuan hartuz Ehiza Legearen presazko arautzea eskatzen dugu, era honetan ahalik eta azkarren argi eta garbi mugatuaz non ehizatu daiteken, gainontzeko lekuetan debekualdia eta babesguneak izendatuz, besteen artean Gipuzkoako Natura 2000 Sareko leku guztietan, Faunaren Segurtasun eta Babeserako Gune berriak izendatuz. 3- Era berean, zainketa hobetzea eskatzen dugu basozain gehiago kontratatuz, egungoak ez bait dira nahikoak, baita beste zenbait bide administratiboren esku hartze handiagoaren bidez ere, legea betetzea era koordinatu batean eman dadin bermatzeko. 4- Ezkutuko ehizarekin ( basurdea, orkatza, oilagorra, elurteak?) bukatzea eskatzen dugu, zeina Aldundiak orain arte onartu egin duen. Negu honetarako, hotzaldietarako eta fortuna-egunetarako protokolo bat idaztea galdegiten dugu, berau betetzearekin batera gizarte mailako komunikazioa indartuz. 5- Beharrezkoa ikusten dugu orain arte ehizarako ? lurralde edo barruti libreak? izan direnetako zenbait alor garatzea. Ehiza Lege berriak ustiapen arrunteko ehiza barrutietan ehiza jardueraren antolaketa beharrezkoa dela dio. 6- Gipuzkoako Bioaniztasunaren Kontseilua sortzea eskatzen dugu, zeinak egungo arrantza eta ehiza kontseiluak bereganatuko dituen eta herritarren partaidetza bultzatuko duen, 7- Naturaren aurkako hutsegite ekologikoa edo eskuartze larria, esaterako espezie babestuak akabatzea edo tirokatzea, ematen den ehiza gunea ixtea eskatzen dugu, erruduna atzeman arte jarraituz. 8- Bukatzeko, ehizaren inguruko eztabaida publikoa irekitzea eskatzen dugu, oinarrizko helburu bioaniztasunaren galera geldiaraztea eta herritarren segurtasuna bermatzea izanik. Eguzki,Talde antinuklear eta ekologista Ugatza, ornitologia elkartea Itsas Enara Ornitologia Elkartea Mutriku Natur Taldea. Haritzalde Ekologistak Martxan Okil Beltza Natur Taldea Berdeak, Los Verdes Arkamurka Natur Taldea Zumaia Natur Taldea Osina Natur Taldea


    Partekatu - Compartelo