Albistea

  • GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA PAGASARRIKO XXI.MENDI MARTXAN EGONGO DA

    2011-12-16

    Igande honetan, hilak 18, azkenengo 21 urte hauetan bezala, BBK-k Pagasarrira igotzeko antolatutako Mendi Martxa ospatuko da. Mendi martxa honek Bilbok dituen

    ganekogorta kart txiki

    ezinbesteko bi osagai lotzea du helburu: Nerbioi Itsasadarra eta Pagasarri mendia. Martxa goizeko 9:00etan, BBK-k Gran Via 30ean daukan egoitzatik abiatuko da eta 16Km-ko ibilbidea  (2,30h) egin eta gero Pagasarriko mendi tontorrean izango du amaiera puntua.

                    GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA-k hain arrakastatsua bilakatu den ibilaldi hau aprobetxatu nahi du Bilbo Handiko (ez bakarrik hirigunea) biztanleontzako hain maitatua den beste mendi batetan egin nahi duten proiektua salatzeko, Ganekogortako Parke Eolikoa. Makro-proiektu honek gure mendia industrializatuko luke, bere paisaia, natura eta gizarte balioak erabat galduko lirateke eta. Eta hau guztia enpresa gutxi batzuk etekin ekonomikoa lor dezaten. Baina, plataformaren mezua are zabalagoa da, plataformak energia berriztagarrien eta energia eolikoaren hain zuzen ere, kontrolik gabeko erabilera ere salatu nahi du. Hala ere, GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAK energia berriztagarrien aldekoa dela argi gera dadila, beti ere hauek erabiltzeko benetako arrazoiak daudenean eta gure herriko azkenengo gune naturalak kokalekutzat hartzen ez dituztenean. Energia mota honen (eolikoa) erabilera arautzeko Energia Eolikoaren LPS (Lurralde Plan Sektoriala) egitea eskatzen dugu. Bide batez, administrazio publikoei zentzuz jokatzeko esan nahi diegu, plan hau eragile desberdinen artean adosten ez den arte, epe laburrera aurrera eraman nahi dituzten parke eoliko guztiak geldituz.
                    Beste aldetik, aipatzekoa da plataformaren helburuetako bat parke eolikoa gelditzea dela baina ez bakarra, gure azkenengo xedea, Ganekogorta-Pagasarri mendigunearen erabateko babesa lortzea da. Gure asmo hau, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi genion Bioaniztasun arduradunarekin orain dela hilabete bat (azaroan) izandako bileran eta gure eskaria idatziz  ere helarazi genien. Beraz, guk etxerako lanak eginak ditugu eta orain, administrazioen txanda da, haien eskuetan dago zonalde hau gaur egun ezagutzen dugun bezala bizirautea.
                    Hau guztia dela eta, GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA, igande honetan, ibilbidean zehar eta amaiera puntuan egongo gara. Goizeko 9:00etan Iberdrolak Larraskitu auzoan daukan azpiestazio elektrikoan kontzentrazio bat burutuko dugu gure mezua gizarteratzeko eta bukaeran, hau da, Pagasarriren tontorrean, ere gure presentzia nabaria izango da. Herritarrek gainera, gure borrokarekin bat egin ahal izango dute, haien sinaduraren bitartez.
    GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA
    Bilbon, 2011ko abenduaren 16an

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

December 2011
M T W T F S S
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

LIBURUAK

liburuak