Albistea

  • La Arena salba dezagun, gure kostaldea defendatu

    2012-01-13
    Partekatu - Compartelo

    HIRIGINTZA “PELOTAZOA”, PADURAREN SUNTSIKETA ETA ETXEBIZITZEN ZEIN “EL CARGADERO” HERRI TABERNAREN ERAISTEA, AREAKO AINTZINAKO KANPINEAN ZIERBENA ZEIN MUZKIZEKO ..

    La ArenaMuskiz kamping

    EAJ-KO POLITIKARIEN ETA HIGIEZINEN INTERESEN ISTORIO KONPLEXUA

    Historia luzea da bi orrialdetan laburbiltzeko, baina norbaitek detaile ala froga gehiago nahi badu eskatzea baino ez du. Ez dugu orri hau argitaratzen inor iraintzeko asmoarekin, baizik eta eztabaida sortzeko, ingurumenaren alde, kaltetuen eskubideen alde eta ustelkeriaren kontra jotzeko.

    GERTAERAK:

    Areako kanpina CLH (antzinako Repsol)  enpresaren DPMTren kontzezioaren zati bat zen. Aipatu enpresak permuta baten bidez bere jabegoa lortzen du, nahiz eta bukaeran burutzera heldu ez. Ondoren, kanpinaren jabeari saltzen diote. (lehenengo irregulartasuna)

    IRU-BAT eta ONDARRA merkataritzakoek kanpinaren jabearekin hitzarmen bat sinatzen dute bertan eraikitzeko. Lursail honen betiko arazoa da padura dela, hortaz erraz gelditzen da urpean. Lurzoruaren maila igotzeko asmoarekin obra-hondakin eta kutsatutako hondakinekin betetzen dute. Eusko Jaurlaritzek 3 aldiz eteten ditu lanaldi hauek baimenik gabe aritzearren ( 2.irregulartasuna)

    Hezeguneen Lurraldeko Planak marearen marra 5 metrotara mugatzen du, baina lursail hau legeak agintzen duen marratik behera dagoenez, ilegalki betetzen segitzen dute. Halere ez dute lortzen beharrezkoa den neurrira heltzera, hortaz, benetakoak ez diren planoak aurkeztea erabakitzen dute. Ondorengo txosten topografiko batek egiaztatzen du lurraren maila 40 zentrimetotan puztu dutela (3.irregulartasuna)

    Toxikologiaren Institutu Nazionalak isurkinak toxikoak eta arriskutsuak direla erakuste du. Ingurumenaren Sailak Zierbena eta Muskizeko Udalei emandako aginduaren arabera (2010eko martxoa) baimenak, lizentziak eta bestelako ebazpenak baliogabeak direlako Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren prozedura burutu ez bada. Egun hauetan hondeatzaileak bertan dira lanean (4.irregulartasuna)

    MMA 11/8/2005 ebazpenak Barbadun ibaiaren bi aldeen mugaketa onartzen du. Tarte honi dagokionez, orain dela gutxi, Entzutegi Nazionalak ebazpena idatzi du, eta egoera beraztertzen ari da (Lur Maiteak aurkeztutako errekurtsoari esker eta Muzkiz Udaletxeko Ingurumen Zinegotzigoak hartutako laginei esker) itsasoak marea biziak diren guztietan lursail hauek hartzen dituelako (lehenago SEPRONAk egiaztatu bezala). Prozedura honetan agertzen gara: Meatzaldea Bizirik, Lur Maitea eta Ekologistak Martxan DPMT defenditzen eta Zierbanako Udaletxea gure kontra (5 irregulartasuna)

    2001ean Zierbanako Udalak urbanoak izendatzen ditu. 2 lursailak dira: 4.1 eta 5.2. Azkenengo honetatik zati bat Muskizeko udalari dagokio. Gualberto Atxurra (alkatea zelarik) Zierbenako Udaletxeari uzten dio lursail honen gestioa.

    2011ko apirilaren 29an Ekologistak Martxan elkarteak Muskiz udaletxearen aurkako       errekurtsoa irabazten du Auzitegi Gorenean arau ordezkatzaileak aldatzeagatik. Horrela, lur hori urbanizaezina, erreserba eta aisialdirako gelditzen da. 2011ko uztailaren 5eko agindu foralak sententziaren burutzera behartzen du. Gaur egun alkatea den Borja Liaño, oraingoz, ez dago sententzia betetzeko prest (hala adierazi du udalbatzetan zein batzordetan gure galderei erantzuteko unean). 6. irregulartasuna

    Interes urbanistikoek bultzatuta, Juanes ibaiaren ibilgua aldatzea baloratzen dute. “Antzinako errekaren ibilgua berreskuratzea” lelopean ekinbide ilegalari eusten diote. 2006an baimena eman arren, oraindik lanak ez dituzte hasi eta gaur egun ezin dira gauzatu zati bat Muskiz udaletxekoa delako  eta Auzitegi Gorenaren sententziak debekatzen duelako. 7. irregulartasuna

    Barakaldoko epaitegiak eskatuta, EHUko Landare-Biologia eta Ekologia katedradunak zonalde honetan “Carreton de Mar” landarea dagoela egiaztatzen du. Landarea babestutako espeziea izendatuta dago eta horrek eragozten du landarea kalte dezakeen edozein ekinbide arrera eraman. Zierbanako udaletxeko baimenarekin makinak aspaldi ari dira hondatzen eta obra-hondakinekin estaltzen. 8.irregulartasuna

    Bien bitartean, urbanizazio baten eraikitze-proiektua aurrera doa Zierbanako udaletxeko etengabeko laguntzarekin. Berriki, Petronorek  Zierbanako Udaletxearen eta promotoraren aurka oliobidearekin (lursail horietatik igarotzen da) zerikusia duen errekurtsoa irabazi du. Horrek Isamega S.L. sustatzaileak proiektua aldatzera eraman du.

    Etxebizitzen sustatzaileak 76 etxeen planoekin egon da salmenta egiten, 64rekin egiteko baimena baino ez zuenean. Zierbanako Udaletxeak irailaren 22an BOBen UE 4.1en plan berezia argitaratzen du, etxebizitzen kopuruarekin zegoen arazoa “konponduz”. Zenbaitek horren kontrako helegiteak aurkezten ditu: partikular bat, Muskiz Bai, Meatzaldea Bizirik, Turruntero, Biltzen, Bildu, Zierbena Beti eta EA, baina udaletxeak ez du helegite horietako bakar bat ere kontuan hartzen eta azaroaren 24an planaren behin-behineko onarpena burutzen du, Zierbena Beti eta Bildu oposizioarekin eta EAJren aldeko bozkekin: Marcelino Elorza, Jose Antonio de la Cruz, Mauricio Etxaniz, Eugenio Barquín eta Miren Brazaola. Azken finean, hauek dira pelotazo honen benetako arduradunak.

    ONDORIOAK: EPE LABURREAN, ERAGOZTEN EZ BADUGU, BI ETXE ETA “EL CARGADERO” TABERNA BOTAKO DITUZTE.

    Kanpinaren jabeak 4. 1 lursailaren erdia baino gutxiago du bere esku. Hori dela-eta ezin du osotasunari dagokion erabakirik hartu. Dena den, faltsuak diren neurketaz baliatzen da % 68,74ren jabegoa justifikatu nahian. Jokabide horrekin beste bi auzokideen jabegoaz erabaki dezake, beraien etxeak botatzera behartuz eta lurra sustatzaileei emanaraziz. Horren truke, udaletxearen oniritziarekin, urrunago eta txarragoa den lursaila eskaini eta legalki minimoa den diru kopurua: propietateen benetako balorearen azpitik eta lursaila urbanizatzeko beharrezkoa den kostuaren azpitik, eta kaltetuen bizkarrean egonda zama hori, sustatzaileen zordunak gelditzen dira.

    URTARRILAREN 14AN, LARUNBATA, EGUERDIKO 12ETAN, AREAKO ANTZINAKO KANPINAREN ATEAREN AURREAN ELKARRETARATZEA

     

    ADHESIONES:

     

    MEATZALDEA BIZIRIK

    ASOCIACIÓN ECOLOGISTA KIMA BERDEA

    EGUZKI

    ASAMBLEA ANTIDESARROLLISTA DE EZKERRALDEA

    EKOLOGISTAK MARTXAN

    GREENPEACE

    ASOCIACIÓN MEDIOAMBIENTAL IZATE INGURUGIROAREN TALDEA

    EQUO BIZKAIA

    PLURAL ANITZAK (ORTUELLA)

    SAGARRAK

    GRUPO MUNICIPAL DE ABANTO EB-B/INDAZ

    BILDU ZIERBENA

    POR MUSKIZ BAI

    TXIPIO BAI

    ASAMBLEA 15 M DE ABANTO

    PLATAFORMA DE USUARI@S MONTES  DE TRIANO

    BILTZEN MUSKIZ


    Partekatu - Compartelo