Italiako atxilotuekin Elkartasuna. otsaila 22 Bilbon

Aurtengo urtarrilaren 26an, Italiako Poliziak Val di Susako AHTren aurkako mugimenduaren kontrako sarekada bat burutu zuen. Sarekada honetan 24 atxiloketa egin zituzten Italiako hainbat herritan,

AHT, konzentrazioa Bilbo 2012 Otsaila 22

beste 14 laguni neurri gogorrak jarri zizkieten eta 50 baino gehiago bizileku eta etxe okupatu miatu ziztuzten. Ekainaren 27ko erresistentzia akanpada desalojatzearen ondorioz izandako gertakariengatik, “agresión y resistencia a la autoridad” karguak ezarri dizkiete. Erresistentzia akanpada hau Valle di Susako AHTren obretan zegoen kokatuta eta bertan poliziaren jarrera bortitza agerian geratu zen. Atxilotuen artean, Torino, Milano, Trento, Pistoia, Genova, Padova, Roma, Napoli eta Frantziako hainbat lagun zeuden.Ipar ekialdeko bailara honetako AHTren aurkako borroka 90. hamarkadan garatzen hasi zen eta Alpeak eta Val di Susa zeharkatzen dituen Turin eta Lyon lotzen duen tramoan kokatzen da (Lisboa-Kiev lotura europearraren barnean). Urte hauetan zehar, bizilagunek protesta ugari eta jarraiak egin dituzte eta hauen aurrean, Estatuak, gero eta biolentzia polizial haundiagoarekin erantzun du. Azken urteetan, bailarak, manifestazioetan errepresioa eta zonaldearen militarizazioa jasan du.

Oraingo atxiloketen bitartez, AHTren aurkako borrokaren kriminalizazioan Estatu Italiarrak beste pauso bat eman du. Barne gatazkak sortu nahi ditu, izaera heterogeneoa aldarrikatu duen mugimendua zatitu nahian.

Asko izan dira atxilotuekiko elkartasuna eta egoera salatzeko egin diren protesta ekintzak Italian. Gogoratu nahi dugu halaber, otsailaren 25ean, Bussoleno eta Susa artean (Italian) egingo dela manifestazioa.

Atxilotuekiko gure elkartasuna adierazteko eta AHTaren aurkako mugimenduaren kontrako errepresioa salatzeko, Bilbon, Gescrap Bizkaia eta Montepaschi Siena (Italiakoa) saskibalio partidua hasi baino lehen beste KONTZENTRAZIOA egitera dei egiten dugu: otsailaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Bilbo Arena aurrean, Miribillan.

AHTaren aurkako mugimenduko lagunen askatasuna eta absoluzioa!

Ez Val di Susan ez inon, AHTrik EZ!

AHTaren Aurkako Asanblada

Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldian kontzentrazio

Hainbat elkarte eta erakunde ekologista, sindikal eta politikok otsailaren 21-eko, 11:30etan, Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldian kontzentrazio batera deitzen dugu, Garoñako zentral nuklearraren ixtea eskatzeko.

Baita ere Fukushimako istripuaren urteurrena dela eta, martxoaren 10-ean Bilbon antolatu dugun manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.

juancariberdrola

 

Honako erakundeok, (Alternatiba, Aralar, Bildu, Bizilur, CGT-LKN, CNT, CCOO, Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan, ELA, EPK, Equo, ESK, Ezker Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu, Federación de Asociaciones de Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea, Greenpeace, Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite Internazionalistak, LAB, M15M, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista eta STEE-EILAS),  Endesak eta Iberdrolak osatzen duten Nuclenor enpresak eta PP-ko gobernuak Garoñako zentral nuklearraren bizitza 2013-tik aurrera luzatzeko egiten ari diren ahaleginak salatu nahi ditugu.

Luzapenaren aurkako gure jarrera kalean agertzeko eta Garoñako zentral nuklearraren ixtea eskatzeko, Iberdrola Dorrearen aurrean, Euskadi Plazan, otsailaren 21-an kontzentrazio batera deitzen dugu goizeko 11:30-ean, Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldia dela eta, Juan Carlos erregea bertan egongo delarik.

Eta esan nahi dugu Euskal Herritik oso gertu, Gasteizetik 45-kilometrotara eta Bilbotik 80 kilometrotara Fukushimako zentralen teknologia berberakoa den eta urte berean zabaldu zuten zentral nuklear bat dagoela. Fukushima-ko lehenengo erreaktorea, Garoñako zentralaren bikia da, teknologia berbera du (BWM, “ura irakitenekoa” bezala ezagutzen dena), antzeko potentzia dauka (460 Mw) eta urte berean zabaldu zen (1971-an). Nuclenor enpresak, Garoña Fukushimako zentralaren ahizpa bezala aurkeztu izan du behin baino gehiagotan eta 2010-ko ekainean Fukushimako teknikoak Garoñara etorri zirenean Nuclenor-ekoek bisita hori Garoñako zentralaren segurtasunaren bermea zela esan zuten.

Garoñaren inguruan ehundaka mila pertsona bizi gara eta esan beharra dago zentral hori guztiz zaharkituta dagoela eta oso arriskutsua dela. Gainera ez da inondik inora beharrezkoa elektrizitate hornikuntzarako eta aspalditik amortizatuta dago.

Garoñako zentralaren ixtea eskatzeko, arriskua nuklearra salatzeko eta Japoniako herriarekiko gure elkartasuna adierazteko, hogei eta hamalau erakunde eta elkartek antolatu dugun manifestazioan parte hartzera gobidatu nahi dutugu herritar guztiok, martxoaren 10-an arratsaldeko 17:30ean. “Garoña itxi orain. Fukushima gehiagorik ez” lelopean aterako da manifestazioa PP egoitzaren aurrean dagoen Jesusen Bihotza plazatik, eta Iberdrolako Dorreraino joango da (Euskadi plaza).

Alternatiba, Aralar, Bildu, Bizilur, CGT-LKN, CNT, CCOO, Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan, ELA, EPK, Equo, ESK, Ezker Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu, Federación de Asociaciones de Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea, Greenpeace, Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite Internazionalistak, LAB, M15M, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista eta STEE-EILAS

Bilbon 2012-ko otsailaren 17-an.