Albistea

  • AIAKO HARRIKO BASO SUTEAREN SALAKETA.

    2012-04-03
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKI ERAKUNDE EKOLOGISTAK AIAKO HARRIKO PARKE NATURALEAN, OIARTZUNEN LEHENGO ASTEAN NAHITA SORTUTAKO BASOSUTEAK SALATU DITU, ETA HAINBAT ABELTZAINEN JARDUERAN KOKATZEN DU ARDURA ETA INPUNITATEA.

    Gipuzkoako Foru Aldundiari, Ingurumen Fiskaltzari eta Oiartzungo Abeltzainen Elkarteari gertatutakoaren gain partehar dezatela eskatzen diegu, baso suteen jatorria eta ardura argituz eta, delitu ekologikoa bada, zigortuz.

    Pasa den asteburuan dirudienez nahita eragindako basosuteak sortu zituzten Oiartzungo Aizegain eta Madarimotz mendi-eremuetan, Aiako Harriko Parke Naturalean. Baso eta larreen kudeaketarako sua erabiltzea guztiz debekatuta dago Parke Naturala sortu zenetik 1995ean. Aldi berean, Eguzkiren ustez, nazioartean babestutako eremua denez (Natura 2000 Sarea) bereziki larria bihurtzen da gertatutakoa.

    Munanier eta Jaizkibel mendian duela urtebete eta bi urte, hurrenez hurren, gertatu zen bezala, 30 eta 500 hektareatako eremu batetan, badirudi ezagunak diren abeltzainek eragin dutela sute hau. Aiako Harriko Parke Naturalaren lurren %80a herriarenak dira, eta herri-ondare naturala interes partikularrerako ez erabiltzeko deitzen die Oiartzungo abeltzain jakin horiei.

    2011.ean Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza Ornitologi Elkartea, Haritzalde eta Errenteria-Orereta Bizirik salatu zuten, urtero inpunitate osoz errepikatzen den eraso ekologiko hau. Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu bertako Abeltzainen Elkartearekin aztertu dezatela jarrera larri hau eta dirudienez ezagunak diren abeltzain horiek salatuak izan daitezela, hauen jokaerarekin bukatzeko. Beste neurrien artean, Oiartzungo Abeltzainen Errolda eta baimenak berraztertu daitezela eta erretako eremuetan urte batzuetan zehar abereen bazkatzea debekatu dezatela, derrigorrezko itxiturak egin eta bertako pagadia berreskura dadila.

    Era berean, Aldundiak, Parke Naturalaren arduradun gisa,eta Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak partehar dezaten eskatu dugu ekologistek, delitu ekologiko hau ikertuz eta errudunak zigortuz, legea betearaziz.

    Azkeneko urtetan Natura 2000 Sarean dagoen Aiako Harrian kudeaketa arazoak areagotzen ari dira, erabateko inpunitatean oinarrituta, Foru Aldundiak behar diren tinkotasuna eta neurriak hartu gabe egon da urteetan zehar: ezkutuko ehiza gabez eta elurteetan, ehiztarien mehatxuak, baso suteak, ibilgailu motordunak nonnahi, ehiza postu ilegalak, senderismo seinalizazioaren suntsipena, etabar.

     


    Partekatu - Compartelo