Albistea

  • Aiako Harria Patronatuari parke naturalaren norabide berbideratzeko proposamenak aurkeztu dizkio Eguzkik.

    2012-04-30
    Partekatu - Compartelo

    Aste honetan ( 2012/04/24) Aiako Parken Naturaleko Patronatuaren aurtengo ohiko bilera ospatu da.

    aiakoharria

    Aste honetan ( 2012/04/24) Aiako Parken Naturaleko Patronatuaren aurtengo ohiko bilera ospatu da. Urteroko bilera honetan, landu beharreko gai zerrenda aztertzerakoan, Patonatuaraen beste bilera bat gehiago bihur zitekeela ikusi genuen eta guk ez genuen nahi “beste bilera bat gehiago” izan zedin. Guk bilera hau benetako aukera bezala ikusi dugu, Parke Naturalaren kudeketa sorrerako helburuetara berbideratzeko aukera bezala. Izan ere,  parke naturalak, baita Aiako Harrikoa ere, habitatak eta bionaiztasuna mantenetzeko edo/eta hobetzeko helburuarekin sortu ziren, eta azken 17 urte hauetako (Aiako Harria 1995ean izendatu zen P.N.) eguneroko lan ildoa berriz, gabezia eta utzikeriz  betea egon da.

    Ondorioz, Patronatuko kide guztiai dokumentu bat helarazi diogu ( jarraian doana ) non egungo egoeraren balorazioa eta landu beharreko ardatz nagusien proposamen laburtuak egiten ditugun. Hemendik aurrera, ardatz horiek landu eta garatu beharko ditugu denon artean eta gu bide horretan lanerako, elkarlanerako prest topatiko gaitu edonork.

    Bilerari buruz, gure dokumetuaren azterketa gai zerrendan ez zegoenez, ezin izan da bere horretan landu, aldiz aztertu diren zenbait gai ( Añarbe milarena esaterako ) guk egindako proposamenen bidetik doazela ikusi dugu beraz, etorkizunari itxaropenez begiratu nahi diogu. Bien bitartean, guk harremanak mantenduz, proposamenak landuz… hitz batean lanean jarraituko dugu.

    Eguzki, 2012ko apirila, 26a.


    Partekatu - Compartelo