Zatoz maiatzaren 12an, larunbata, goizeko 12etan Anaien Parkean antolatu dugun Uraren Aldeko Jaira Bertan musika, txikientzako tailerrak, gaztelu puxgarriak, aurkituko dituzu.
Sakatu esteka honetan prentsa aurrekoaren bideoa ikusteko:
Barakaldoko Lutxana, Gurutzeta, Errontegi, Errekaortu, Zuazo- Arteagabeitia, San Vicente, El Carmen, Europa Plaza, Urban, Burtzeña auzokide elkarteak. Barakaldoko beste zenbait talde: Berri-Otxoak, Indignados/Suminduak, Alpino Mendi Taldea, Amaia dantza taldea, Emakume Elkartea, Dultzaineroak, Sporting C.F., Zopinpa kultur elkartea, Villamor auzo elkartea, Eguzki, Ezpitsua Barakaldoko Plataforma Ekologista,Ekologistak Martxan …
Eta udal ordezkaritza duten alderdi politikoak: Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco, Partido Popular, Bildu, Ezker Anitza-Izquierda Unida.
Lehenik eta behin gure poztasuna adierazi nahi diegu, herritar guztiei, Barakaldarrei, izan ere, egun gure horniduratik ura lasaitasunez edan dezakegu, HCH Lindanoz kutsatutako Oiola Urtegira ez baikaituzte konektatuko. Azkenean, pasa den martxoaren 29ko Udal Osoko Bilkuran aurkeztu genuen mozioa onartu zuten, udal ordezkaritza duten alderdi guztiek (PSOEk salbu).
Honako hauek dira onartuak izan ziren eskaerak:
Utz diezaiotela herritarron iritzia kontuan hartu gabe erabakiak hartzeari.
Ez dezatela gure osasuna edota gure senitartekoena arriskuan jarri, sos batzuk aurreztearren.
Honen moduko auzietan herritarroi entzun eta galde diezagutela.
Zeresana daukaten eragile guztiekin (Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Osasun Sailarekin, URArekin – Ura Agentzia-, Ur Patzuergoarekin, IHOBE Sozietate Publikoarekin, herriko taldeekin, auzo elkarteekin, talde ekologistekin eta erakunde sozialekin) jarraipen batzorde bat sortzea, Argalarioko Lindanoko biltegia eraiki zenean egin zuten bezala. Era berean, batzordea lehenbailehen eratu beharra dago (epe muga hilabete bat izanda).
Erantzun diezaietela herritarrek, auzoko elkarteek, erakunde sozialek eta talde ekologistek aurkeztutako eskaera eta alegazio guztiei eta baita aurrerantzean aurkeztu daitezkeenei ere.
Oiolako Urtegia gure hornidura sarera ez konektatzea, kutsadura iturri guztiak desagertu arte. Hau da, urtegia kutsatzeko arriskua erabat desagertu dela ziurtatu arte.
Hasieran, esan dugun bezala gogobeterik gaude. Izan ere, herritarrok bidezko diren helburuak lortzeko batera lan egiten dugunean (gure osasunerako eskubidea, gure etxeetako uraren kalitatea egokia izateko eskubidea…) hauek lortzen ditugu eta.
Beste alde batetik, Barakaldoko herritarrei esan nahi diegu erne egon behar dugula, onartutako akordioak bete daitezen.
Hemendik ere gogorarazi nahi dugu Arartekoak guk aurkeztutako kexari erantzuna eman ziola, eta bertan kargu hartu zien auzian nahasitako erakunde guztiei, BARAKALDOKO UDALAri, OSASUN SAILAri, URAri, IHOBEri eta EUSKO JAURLARITZAri, hain zuzen ere. Arartekoaren esanetan, erakunde horiek gaizki jokatu dute, herritarren eskaerak entzutea eta informazioa helaraztea haien betebeharra baita.
Era berean, esan beharra dago, martxoaren 21ean aurkeztu genituen idazkiei IHOBEk eta Barakaldoko Udalak soilik erantzuna eman dietela. Lehenengoek, haiek ez zirela informazioa ematearen arduradunak esan ziguten eta bigarrenak, OSASUN SAILAk argitaratutako prentsa-oharraren kopia igorri zigun, non urek Estatuko zein Europako araudiak, baita ezarritako kalitate-estandarrak ere betetzen zituela irakur daiteke.
Berriro ere erantzunak ez zuen zerikusirik izan guk eskatutakoarekin, idazkietan plazaratu genizkien galderei ez zietelako erantzunik eman. Honako hau galdetu genien:
Nolakoa izan da abendua eta otsaila artean kontsumitu dugun uraren kalitatea?
Agintariek Lindanoa gantz ehunean metatzen den kutsatzaile astuna dela kontuan hartzen dute? Eta ondorioz dosi bakoitza aurrekoari eta ondorengoari gehitu behar zaiola?
Kontuan hartzen dute nazioarteko antolakundeen ikerketek, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) besteak beste, lindanoa arrisku handikoa dela ohartarazten dutela, eta hau dela eta, zaintza berezi zein desagerpenaren aldeko aldarria egiten dutela?
Idazki hauek aurkezteaz gain, auzian nahasitako erakundeei gutuna ere bidali genien; bai Alkateari bai Lehendakariari, eta hauen erantzuna ere, oraindik ez dugu jaso.
Zorionez, jadanik gure etxeetara ez da kutsatutako ura ailegatzen, baina galdera hauek oraindik ere ez dituzte behar bezala erantzun.
· Berriro administrazioaren isiltasuna da nagusi
Baina nola gerta daiteke horrelakorik? Orain hilabete batzuk auzo elkarteekin ospatutako topaketa batean Lehendakariak berak, animatu gintuen herritarrak parte hartzera? Beraz, esandakoa nola ulertu behar dugu?
Egun jakin bateko promesa balitz bezala hau da, uneko argazkirako protokolo ekintza gehiago bezala?
Ala, komunikazio ildo zuzenak zabaltzeko asmo adierazpen bat bezala? Gure kexetarako eta ekarpenetarako gunea? Guztion artean konponbideak bilatzen laguntzeko bideak sufritzen ditugun arazoetan?
Nola esan dezakete erakundeek, parte-hartzea funtsezkoa dela demokrazia osasuntsu baterako, eta horrela jokatu, isiltasuna erantzun gisa emanez? Diskurtsoa eta jokabidea erabat kontrajarriak dira, ez dira eta parte-hartzea sustatzeko egokienak. Isiluneek eta erantzun ezak mesfidantza, segurtasun-gabezia eta alarma soziala areagotzen dituzte.
Etortzekoak diren arazoen aurrean neurri egokiak hartzeko modu bakarra, Udalak herritarrak entzun eta haien iritzia kontuan hartzea da.
· Azkenik
Dei egiten diegu Barakaldar guztiei gure lorpena ospatzeko. Halaber, aipatu beharrean gaude hau ez dela oraindik bukatu, UDALAK mozioan onartutako puntu guztiak bete behar ditu eta.
ETOR ZAITEZ URAREN ALDEKO JAIRA DATORREN LARUNBATEAN, MAIATZAK 12,