Urumeako ubidean bertan makinaria astuna pasatzeko ibia eraiki nahi dute

AHT-n ari den enpresa batek Ur Agentziari baimena eskatu dio; ekologistok, berriz, baimena ukatzea nahi dugu.

 urumea aht obras

Urumeako ubidean bertan makinaria astuna pasatzeko ibia eraiki nahi dutela salatu du Eguzkik
AHT-n ari den enpresa batek Ur Agentziari baimena eskatu dio; ekologistok, berriz, baimena ukatzea nahi dugu.
                Excavaciones Aballa enpresak Urumean barrena ertz batetik bestera makinaria astuna pasatzeko moduko ibi bat eraikitzeko baimena eskatu dio Ur Agentziari. Eguzkik, berriz, baimena ukatzeko eskatu du.
                Ibia Urumeako BGKren baitan egongo litzateke, hau da, bere balio ekologikoak direla-eta Batasunaren Garrantzizko Leku izendatu duten naturgunearen baitan. Zehazkiago, Zikuñagako presatik behera, Hernaniko udalerrian.
                Ubidean bertan eratuko lukete, eta ubideko obra ez ezik, ibai ertz batean zein bestean 35 X 5 metroko sarbideak eraikiko lituzkete, ahal dela, ibaitik bertatik ateratako materialekin, baimen eskaeran nabarmendu dutenez. AHTko Urnieta-Hernani tarteko lanetan ari diren makina astunek erabiliko lukete, besteak beste, lur mugimenduetatik ateratako 350.000 metro kubiko garraiatuko lituzketen hamaika kamioik. Baimen eskaerak ez du zehazten ibiak noiz arte iraungo lukeen.
                Abiadura Handiko Trenaren sustatzaileak ederki asko saiatu dira, ba, proiektuak ingurunean nahitaez izango duen neurrigabeko kaltea nola edo hala itxuratzen. Bada, saio hori biluzik utzi du ibia eraikitzeko eskaera gordin mozorrogabe honek. Eta zergatik gordintasun mozorrogabe hori? Ibiaren beharra ez zegoelako aurreikusita. Antza denez, ibia eraikitzea da makinaria astuna lanetara eramateko alternatiba bakarra, betiere eskaeran irakur daitekeen arabera, baina orain arte ez omen dira konturatu.
                Ibia aurreikusita ez zegoenez, ingurunean sor ditzakeen kalteak ere baloratu gabe zeuden, eta baloratu gabe jarraitzen dute. Izan ere, eskaerak ez du horri buruzko ezer aipatzen. Alabaina, begi-bistakoa da ibi horrek kalteak sortuko lituzkeela. Milaka kamioi eta hondeamakina ibaian barrena alde batetik bestera pastatzen, noiz arte ez dakigula, barrera efektua sortuko luke, faunaren kaltetan. Esaterako, izokinaren kaltetan (eta ez ahaztu erakunde publikoek espezie horren defentsan dirutza inbertitu dutela) edo bisoi europarraren kaltetan (Abiadura Handiko Trenaren inpaktu txostenak berak ohartarazi du Urumean, Hernani eta Astigarraga bitartean, hori eta babestu beharreko beste espezie batzuk bizi direla). Ibai ertzetako hainbat zuhaitz ere botako lituzkete, jakina.
                 Bitxia da. Abiadura Handiko Trenaren proeiktuak Hernanin Urumea gaineko zubi bat aurreikusten du. Zubi horren bi pilare ibaian bertan eraiki nahi dituzte, eta, lehen aipatu dugun bezala itxurak egin behar direlako edo, inpaktu txostenak kalteak leuntzeko neurriak proposatu ditu. Zehatz-mehatz, zera: pilareen eraikuntza abendu eta urtarril hasiera bitartean eta apiriletik udaberria bukatu bitartean geraraztea. Zertarako? Lehen aipatutako izokinari, saguzarrei eta beste espezie batzuei kalte ez egiteko.
                Beraz, bi pilare horiek eraikitzeko tentuz ibili beharra omen dago; ibia egiteko, berriz, kuidadorik ez. AHT zeharo proiektu zentzugabea da. Ibiaren entzugabekeria ere, bereziki adierazgarria, gehitu beharko ote diogu?
                Eraso berri honek behartzen gaitu ekainaren 2an Hernanin egingo den giza katean parte hartzera.
DONOSTIAKO EGUZKI
                                2012ko maiatzean
INFORMAZIO GEHIAGO:
Telefonoa: 688 68 13 67

EGUZKI ETA “JAIZKIBEL AMA HARRIA” EGITASMOA

“JAIZKIBEL AMA HARRIA” egitasmoak Jaizkibel-Ulia lur eta itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta duen garrantzia gizartera zabaldu eta merezi duen balioa emateko helburua du.

jaizkibelharkaitza

EGUZKI ETA “JAIZKIBEL AMA HARRIA” EGITASMOA

 

“JAIZKIBEL AMA HARRIA” egitasmoak Jaizkibel-Ulia lur eta itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta duen garrantzia gizartera zabaldu eta merezi duen balioa emateko helburua du.
          Aranzadi, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala, Oceana, Luberri, EHU, EIBE eta abarrek buruturiko azken azterketa zientifikoek argi utzi dute Jaizkibel-Ulia itsas eta zein lurtar altxor geologikoa dela. Bertan, munduan bakarrak diren geofromak aurkitu dira (zientziarentzat berriak diren nodulu, konkrezio, paramoudra, iknofosil eta abar) Honetaz gain, bertako bioaniztasun itsastar, zein lurtarra, aurrehistoriako eta historiako aberastasuna goraipatzen da. Hau guztia, zientzia, kultura eta ingurumen balio kalkula ezinekin batera.
Egitasmoaren testu ingurua eta  muina honako bi adierazpenetan datza: Lurraren Memoriaren Eskubideei buruzko Nazioarteko Adierazpenean oinarritzen da (Dignen 1991an 30 herrialdetako ehun-tik gora adituk sinatua) eta 1998ko Ondare Geologikoaren Gironako Adierazpenean. Bertan biltzen dira; liburu bat egitea, dokumental bat, argazki erakusketa mugikorra eta Web guren bat besteak beste, guztiak helburu dibulgatzaile eta hezigarriekin.
Hau dela eta, EGUZKItik (Talde ekologista) egitasmo honi hedapena emateko ardura hartu dugu eta bertan aktiboki parte hartu. Horretarako gure eginbehar nagusia talde, ingurumen elkarte, ekologista eta abarrekin kontaktuan jartzea eta egitasmoaren berri ematea izango da. Atxikimenduak lortzeko helburuarekin eta egitasmoak merezi duen garrantzia eskaintzeko Euskal Herri mailan eta mundu mailan ere.
EGUZKIren helburua, lantalde, zientzialari eta egitasmoan parte hartzen duten ekologista eta naturazaleen arteko lotura bihurtzea da ” JAIZKIBEL-ULIA GEOLOGIA ETA BIOANIZTASUN ONDAREAREN NAZIOARTEKO EGITASMOA”-n jasotzen diren ekintzetan azaltzen den moduan. Bertan, Euskal Herriko kostaldeko Geoparkearen izendapena Jaizkibel-Uliara zabaltzea da eta itsas eremua NATURA 2000 sarean sartzea.
Ohar interesgarri moduan, Gipuzkoako lehen biztanleak Jaizkibelen bizi eta hil zirela azpimarratzea dago, ARANZADIko zientzilariek duela 8.300urteko hilobi bat aurkitu eta aztertu bai dute. Oraingoz lehenengo hilobia Euskal Herrian.
Jaizkibel-Ulia-ko itsas hondoko inguruak itsaslabar eta lur eremuaren jarraipena dira eta formazio geologikotan aberatsa (geoforma, paramoudra, arroil, leize, itsaslabar eta abar) berauek ere. Honetaz gain, itsas bioaniztasun ikaragarria dago bertan, hala ere, aberastasun guzti honek ez du inolako babes neurririk edo izendapenik.
Hau guztia dela eta, EGUZKItik, beharrezko den babesa eskatuko diogu gizarteri, ekologistei, ingurumenzaleei, naturazaleei eta abarrei lan talde eta zientzialariekin batera aldarrika dezagun:
1.-JAIZKIBEL-ULIAKO ITSAS EREMUAREN BABESA NATURA 2000 SAREAN SARTUZ; EUSKADIKO BIOLOGOEN ESKOLA OFIZIALAK ETA OCEANA ERAKUNDE INTERNAZIONALAK BULTZATUTAKO PROPOSAMENAREN ALDE AGERTZEN GARA.

 

2.- EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA JAIZKIBEL-ULIA GUZTIRA ZABALTZEA, BAITA BERE ITSASPEKO GEOFORMA, ARROIL ETA BARRUNBEETARA ERE.

 

Bitxia eta azalezina da , itsas eremu hau, Europako natur gune babestuen sarean ez sartzeagatik (Natura 2000 sarea)  Eusko Jaurlaritzatik inolako babesik gabe aurkitzea, eta Jaizkibeleko itsaslabarretan eraiki nahi den kanpoko portuak larriki meatxatua egotea.
Proposamena babesten dugu:
Taldearen izena:
E-maila:
Harremanetarako telefonoa:
* Datu hauek bidali honako helbide honetara: eguzki.oarsoaldea@gmail.com

 

Informazio gehiago:
Harremanetarako telefonoa: 944 163 204//688 66 25 32