Gurekin jarraitzen duzu, gladys

1979ko ekainaren 3an, Tuteran, Ebro gaineko zubian eserita zeundela, Jose Martinez Salas goardia zibilak buruan tiro bat jo eta hil zintuen, Gladys.

Gladys

GUREKIN JARRAITZEN DUZU, GLADYS

 

                1979ko ekainaren 3an, Tuteran, Ebro gaineko zubian eserita zeundela, Jose Martinez Salas goardia zibilak buruan tiro bat jo eta hil zintuen, Gladys. Datorren igandean, hura gertatu zela 33 urte. Aurten ez dugu Egia parkeko oroitarriaren inguruan biltzeko deialdirik egingo, ez modu formalean, behintzat. Egutegia hitzordu interesgarriz beteta dago eta, hori kontuan izanda, erabaki dugu, aurtengoz, ez zela komeni beste bat gehitzea, beste hori guretzat bereziki adierazgarria bada ere. Hala ere, badakizu ez zaitugula ahazten. Horregatik, gutun honen bidez, xume-xume eta labur-labur, panoramaren berri eman nahi dizugu, urtero fetxa hauetan egiten dugun bezalaxe.

 

                Fukushimako hondamendia gertatu eta urtebete geroago, ez dago duda posiblerik: Gladys, arrazoi zenuen. Izan ere, Tuterara joan zinen energia nuklearra gizateriarentzako arrisku larria zela aldarrikatzera. Gogoan izan mobilizazio hura Harrisburgeko “istripua” salatzeko nazioartean eginiko deiari erantzuten ziola. Antza denez, Txernobilgoarekin ez zuten nahikoa izan, baina Fukushimakoarekin, berriz, pronuklearrik pronuklearrenak ere hasiak dira atzera egiten. Gure artean nuklearrik ezean azak jan beharko genituzkeela esaten zuten haiek ere, Japoniakoak izututa, poztu egin dira, ahapeka baina, zuk eta beste batuek Euskal Herria nuklearizatzeko proiektuaren kontra sustatu zenuten mugimendu hark arrakasta izan zuelako. Bai, Euskal Herria nuklearizatzeko proektua; izan ere, lau ziren eraki nahi zituzten zentralak, Deban, Ispasterren, Tuteran eta Lemoizen.

 

                Bada, zurekin egin genuen azken hitzordutik urtebete pasatu ondoren, jakin behar duzu Japoniak zentral nuklear guztiak (54) itxi egin dituela. Alemaniak energia nuklearrari uko egitea erabaki du; 2022an itxiko ditu azken zentralak, berrienak. Italiarrek, berriz, orain dela urtebete nuklearren kontra bozkatu zuten modu masiboan erreferendumean. Suitzan behin betiko baztertu dituzte proiektuan zituzten hiru zentralak, eta martxan dituzten bostak, berriz, pixkanaka ixtea erabaki dute. Ikusten duzunez, Gladys, nuklearrak atzeraka doaz, oso modu nabarmenean, gainera.

 

                Eta Garoña? Albiste txarrak. Paraje hauetan beti gaizki eta berandu. PPko Gobernuak 2019ra arte luzatu dio baimena zentral zahar, matxuratu eta izugarri arriskutsu honi. PSOEk kargu hartu dio, baina PSOEk, aukera izan zuenean, itxi ordez, hauteskundeetan agindu bezala, ixteko data legealdia bukatu arte luzatu zuen. PPri luzapena ematea erraz-erraza jarri dio, alegia.
                Ikusten duzunez, Gladys, historiak arrazoi eman dizu, baina arrazoia, berez, ez da nahikoa; arrazoia defendatzen jarraitu behar dugu, eta egiteko horretan, ez izan dudarik, gurekin jarraitzen duzu.

Eguzki anima a participar en la consulta sobre las novilladas

El domingo 3 de junio, tendrá lugar en Zestoa, una consulta ciudadana sobre la continuación o no, de las novilladas en dicho municipio.

novillada

EGUZKI ANIMA A LOS/AS ZESTOARRAS A OPINAR SOBRE LAS NOVILLLADAS

            El domingo 3 de junio, tendrá lugar en Zestoa, una consulta ciudadana sobre la continuación o no, de las novilladas en dicho municipio.
            Desde Eguzki saludamos la oportunidad que van a tener los zestoarras, para expresarse sobre la conveniencia o no de mantener los espectáculos sangrientos dentro de la programación festiva.
            No es habitual que las/os ciudadanas/os tengamos opción para expresar nuestra opinión sobre temas candentes. Por ello, esta consulta de por sí, consensuada por los 2 partidos políticos del consistorio Bildu-PNV, ya es una buena noticia.
            Eguzki anima a las/os zestoarras a participar en la consulta, y a posicionarse claramente contra que el maltrato y muerte de animales tengan cabida en el programa festivo.

 

             Apoyamos el llamamiento de la plataforma Muu! y deseamos que las/os zestoarras dejen claro que en el siglo XXI no son necesarios los espectáculos sangrientos para divertirse en las fiestas.

 

            Algunas “tradiciones”, como la de torturar animales, no tiene sentido mantenerlas, y esperamos que los resultados de esta consulta demuestren que en Zestoa apuestan por la evolución, la modernidad y el respeto a los animales, como hace poco decidieron los catalanes.

 

             Seguro que las fiestas de Zestoa seguirán teniendo el mismo ambiente de siempre, sin necesidad de torturar y matar a los novillos.

 

Herriak erabaki dezala!
Odolik gabe herriko jaiak hobe!

 

                                              
                                 DONOSTIAKO EGUZKI
                 2012ko maiatzean
INFORMAZIO GEHIAGO:
Telefonoa: 688 68 13 67