Ganekogorta aurrera plataformak: bilboko udalak erabaki pozgarria

GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAk Bilboko Udalak  Ganekogortako Parke Eolikoaren inguruan hartutako erabakia modu positiboan baloratzen du.

ganekogorta kart txiki

GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAK BILBOKO UDALAK HARTUTAKO ERABAKIA POZGARRIA DELA USTE DU 

 

            GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAk Bilboko Udalak  Ganekogortako Parke Eolikoaren inguruan hartutako erabakia modu positiboan baloratzen du. Bilboko Udal Osoko Bilkurak atzo, maiatzaren 31ean, ospatutako Udalbatzarraren “Ganekogortan Parke Eolikoa” proiektuaren aurkako mozioa onartu zuen. Proiektu honen inguruko proposamena Bilduk aurkeztu zuen eta talde honen eta EAJ-PNV taldearen botoei esker onartua izan zen, PP-k eta PSOE-k honen kontra bozkatu zuten.

 

            Mozioa aurkezterakoan, Bilduk argi utzi zuen mozio honen ordezkariak GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA osatzen dugun taldeak ginela. Izan ere, plataforma honen parte den Bizkaiko Mendizale Federazioak aurkeztu zuen proposamen hau, baina Batzorde Informatiboak atzera bota zuen, ez zuen onartu Udalbatza honetara eztabaida ekartzea. Ondorioz, eztabaidatua izan zen mozioa gure eskaerekin bat zetorren.

 

Hauek izan ziren onartuak izan ziren puntuak:
1.- Bilboko Udalak Ganekogortan Parke Eoliko instalatzaren aurkako jarrera agertzen du.

 

2.- Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzari prem Ganekogortan Parke Eoliko bat instalatzearen ideia berriz aztertzeko eskatzen dio.
            Modu honetan, Bilboko Udaletxea parke eoliko honen kontra agertu diren erakunde publikoen zerrendaren parte izatera pasa da.  Ezin dugu ahaztu, 2011ko urriaren 28an Ganekogortako Parke Eolikoak modu zuzenean eragiten dien sei udaletxeek (Arrankudiaga, Alonsotegi, Güeñes, Arrigorriaga, Okondo eta Bilbo) honen kontrako testu bateratua sinatu zutela, baina atzo arte Bilboko Udalak ez zuen proiektu hau benetan gelditzeko pausurik eman.
            Pozgarria da benetan, Udaletxeak herritarron eta hainbat elkarteren iritziari eta nahiari kasu egitea.  Asko baikara, makro-proiektu honen aurka azaldu garenok arrazoi sinple batengatik: Ganekogorta, inguru honetan bizi garenok benetan maite dugun mendia da eta proiektu honek, mendia industrializatuko luke, bere paisaia, natura eta gizarte balioak erabat galduko lirateke eta.

 

                 Honekin batera, Plataformak bere salaketa azaldu nahi du: energia berriztagarrien eta horien artean, energia eolikoaren kontrolik gabeko erabilera ematen ari da. Jarrera hau aldatu beharrean gaude, energiaren kontsumo arduratsua eta natura errespetatuko duten ekoizpen metodoak lortzeko bidean aurrera eginez.
            Beraz, GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAk Eusko Jaurlaritzari gizartearen eskaerei kasu egitea eskatzen dio, proiektu hau berehala geldiaraziz. Izan ere, ez dago Ganekogotako Parke Eolikoa bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik.

 

 

GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMA
Bilbon, 2012ko maiatzaren 31an