Fracking-aren aurkako kontzentrazioa

EGUZKIk bihar, asteazkena, goizeko 11:00etan Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean FRACKING EZ BIZKAIA Plataformak burutuko duen kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egiten du.

 

fracking kea

EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK FRACKING EZ BIZKAIAK EGINDAKO DEIALDIAREKIN BAT EGITEN DU

 

 

                EGUZKI Talde Ekologista bihar, asteazkena, hilak 6 goizeko 11:00etan Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren (Gran Vía, 85) aurrean FRACKING EZ BIZKAIA Plataformak burutuko duen kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egiten du.

 

                Patxi Lopezek pasa den urteko urrian, EAE 60 urteetan zehar gasez hornitzeko aukera emango zuen teknika berri bat martxan jartzeko asmoa azaldu zuenetik hilabete batzuk igaro dira. Proiektuak aurrera jarraitzen duen arren, oztopo askori aurre egin behar izan diote albiste hau eman zutenek. Eusko Jaurlaritzak defendatzen duen teknika, hausketa hidraulikoa edota fracking izenaz ezagutzen da. Teknika honek, arbel-gasa edota eskisto-gasa, ez ohiko gasa deritzona, ustiatzea du helburu. Gas mota hau, porositate txikiko haitz iragazgaitzean gordeta dago, hauetan harrapatuta dago, eta ondorioz, azaleratzeko ohikoa baino teknika erasokorragoa eta garestiagoa erabili behar da, Fracking-a hain zuzen ere.  Frackingkontzeptuak berak, harkaitza apurtzea esan nahi du, birrintzea, eta horretarako zundaketan ari diren makinek presiopean ura eta produktu kimikoak sartzen dituzte, harria leherrarazi eta gasa askatzeko. Teknika honek eragiten dituen inpaktuen artean hauek nabarmendu ditzakegu: uren kutsadura (lurrazalekoak eta lurrazpikoak), metano isuriak, lurrikarak…

 

                Inpaktuak alde batzera utzita, ezin dugu ulertu Eusko Jaurlaritzak agortuta dagoen erregai fosiletan oinarritutako eredu energetikoa mantentzeko egiten ari den saiakera berri hau. Egia esan da, proiektu honen zergatia bai ulertzen dugula, berriro ere, gure herrian ohikoa den bezala, gutxi batzuen etekin ekonomikoa da agintariek bilatzen dutena.

 

                Hau guztiagatik, Eusko Jaurlaritzari fracking-a aurrera eramateko martxan dituen tramite guztiak bertan behera uzteko eskatzen diogu. Eta horrekin batera, herritarron dirua marketin berdea egiten xahutu ordez, eredu energetiko berri batera eramango gaituen proiektuak eta planak garatzen hastea eskatzen diogu. Aldi berea, herritarrei gure ura, lurra eta osasunarentzat kaltegarria den teknika honen aurkako jarrera kritikoa eta aktiboa hartzeko eskatzen diegu.
EGUZKI Talde Ekologista
2012ko ekainaren 5ean