Albistea

  • Pasaiako zentral termikoaren itxieraren berriematearen aurrean Eguzkiren balorazioa

    2012-06-09
    Partekatu - Compartelo

    Ingurumenarentzako albiste on bat Euskal Herrian.

     

    Iberdrolak bat-batean,Pasaiako zentral termikoa itxi behar duenaren berri ematea, albiste on bat da inguruko bizilagunentzat,ekologistontzat eta herritarrentzat orokorrean.

     

    Nagusiki ikatza erretzen duen zentral termiko honen itxiera oinarrizkoa da Euskal Herrian klima aldaketaren inguruko nazioarteko hitzarmenak bete ahal izateko, Euskal Herrian CO2 gehien sortzen duen lantegia bait da.

    stopco2termikarikez091212

    Eta zer esango dugu ba Oarsoaldeko bizilagunak sentituko dutenez, bereziki Lezo eta Pasai Donibanekoak,zeinak jarduera honek eragindako kutsadura atmosferikoa eta akustikoa hamarkadatan zehar pairatu behar izan duten.Kutsadura hau nagusiki, CO2-az gain, zentral termikoak isurtzen dituen sufre,nitrogeno naiz airean geratzen diren partikulak eragina da,zeinen ondorio nagusia,ekosisteman eta ingurune naturalean sortzen duen kaltearekin batera bihotz zein arnas aparatuko gaixotasunak eragitea den, ondorio ikusgarri eta ezagunena,zentral inguruan dagoen Meipi auzoko etxeetan zabaldutako arropa kearrak zikintzearena izan arren.

    Beste eragin baikor bat,Pasaiako kaiak berau berrantolatzeko leku gehiago (60.000 m2) izatearena da.

    Ingurumenari egiten dion kalteaz gain,zentral termikoaren itxiera gauzatzeko pisuzko arrazoia ekonomikoa dela uste dugu,bi irizpide kontuan izanda:

    • Pasaiako zentral termikoa ez da beharrezkoa energia elektrikoa ekoizteko,egun Euskal Herrian energia elektriko ekoizteko dugun gaitasuna, konsumitzen duguna baina askoz handiagoa bait da. Era berean, baieztapen honek argi uzten du zentral termiko berririk eraikitzeko inongo premiarik ez dagoela.
    • Industria Ministerioak araudi elektrikoan egin nahi dituen aldaketak,diru laguntzatan iristen den diru sarreran murrizketa garrantzitsua ekarriko dute Pasaiako termikarentzat.

    Ezin dugu aldera batera utzi,itxierak termikako 67 langilerengan sortuko duen lan arazoa. Beharginei dagokionean,espero dugu Euskal Herria egitura sendoa duen Iberdrola bezalako multinazional batek,era arduratsuan jokatzea eta hauek egungo kokagunetik ahalik eta hurbilen berkolokatzea.

    Orain soilik itxiera gauzatzea falta da.

     

    EGUZKI, 2012ko ekainaren 7an.


    Partekatu - Compartelo