Igande honetan errauskailurik gabeko eguna aldarrikatu

EGUZKI Talde Ekologistak Gipuzkoan errauste planta bat eraikitzeko proiektua bertan behera uztearen aldeko jarrera adierazi nahi du.

errauskailua

IGANDE HONETAN ERRAUSKAILURIK GABEKO GIPUZKOA ALDARRIKATU!!



EGUZKI Talde Ekologistak Gipuzkoan errauste planta bat eraikitzeko proiektua bertan behera uztearen aldeko jarrera adierazi nahi du.
Igande honetan, hilak 17, aukera ezin-hobea daukagu Gipuzkoak errauskailua EZ DUELA NAHI eta are gehiago EZ DUELA BEHAR aldarrikatzeko. Izan ere, Gipuzkoa Zero Zabor gizarte eragileak Sagues (Donostia) “Aire garbiak bira nazan. Zero errausketa. Mosaiko erraldoia” aldarrikapen festa antolatu du eta EGUZKIk honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dio egungo hondakinen kudeaketa aldatzearen beharra sumatzen duen herritar orori.
Errauskailuaren aldeko apustu garbia egiten ari den hirukoteari (PNV-PSOE-PP) honako mezu hau helarazi behar diogu: herritarrok gure osasuna eta ingurumena kaltetuko duen zaborrak tratatzeko sistema honen aurka gaude. Gainera, inpaktu zuzen hauetaz gain zeharkako beste hainbat ondorio ere baditu honek, errauskailua eraikitzeko ehunka miloi euroko inbertsioa beharrezkoa da, eta instalazio hau amortizatzeko hamarkadak behar dira. Eta ondorio nagusiena, hondakinen sorrera murriztea eta hauen kudeaketa efiziente eta egokirantz eramango gaituen eredu iraunkor eta jasangarri baten bidean sekulako atzerapausoa da.

 

Hau guztiagatik,


IGANDE HONETAN DENOK SAGUESERA!


Egitaraua zabala da, 10:30etatik aurrera Saguesen hainbat ekimen (musika, eskulanak, umeei zuzendutako ekintzak) burutuko dira eta aldarrikapen egun honi amaiera emateko: MOSAIKO ERRALDOIA 12:30etan!


 
EGUZKI Talde Ekologista
16 de junio del 2012
Tf.688662532 // eguzki.eguzki@gmail.com