Albistea

  • Eguzkik alegazioak aurkeztuko dizkio eskualdeko LZP / PTPari

    2012-06-18

    EGUZKI Talde ekologistak  alegazioak aurkeztu dizkio plan horri, legearekin bat egiten ez duten arauak kontuan hartzen dituelako.

    alleri alegazioak

    EGUZKIK ALEGAZIOAK AURKEZTU DIZKIO ESKUALDEKO LZP/PTP-ari

     

    Bizkaiko Foru Aldundiak Lea Artibai eta Busturialdea eskualdeetarako plana aurkeztu du (LZP-PTP). Plan horren bidez gure herriak nola antolatu eta garatu behar diren agindu nahi du.

     

    EGUZKI Talde Ekologistak, ostera, alegazioak aurkeztu dizko plan horri, legearekin bat egiten ez duten arauak kontuan hartzen dituelako.

     

    Hobeto azaltzeko, Ondarroako arau subsidiarioak zaharrak dira, eta ez dituzte kontuan hartzen azken urteetan atera diren goragoko legeak (Etxebizitzen legea, Hezeguneen Plan Sektoriala…). LZP-PTPak egoera hori salatu ordez, ontzat eman ditu Ondarroako arau subsidiarioak, eta horien arabera egiten ditu bere plangintzak. Nahiz eta hauek iraungita egon.

     

    Baina, esan dugu bezala, Ondarroako arau subsidiarioek ez dituzte legeak betetzen, eta zaharkituak daude. Allerin, adibidez, eremu guztia hiri-lur izendatzen dute, espazio hori Hezeguneen Plan Sektorialean sartuta dagoela kontuan hartu barik. Esan beharra dago, Alleriko etxeak garatzeko plana geldituta dagoela epaitegietan arrazoi berdinagatik.

     

    ZLP-PTPak, beraz, zahartuta dauden arau subsidiarioaren gainean eraiki du bere plana, azken urteetan geure kostaldea eta hezeguneak babesteko atera diren legeak kontuan hartu barik. Horregatik, Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio planari, Aldundiak kontuan hartuko dituelakoan.

     

    Gure eskualdearen etorkizuna geure ibai, hezegune eta kostaldeak zainduta bermatuko dugu!

     

     

     

    ONDARRUKO EGUZKI