Albistea

  • Gipuzkoako baso kontseiluaren osaketak aldundiaren basogintza politiko intentsibo eta atzerakoia dela uste du Mugimendu ekologista

    2012-08-12
    Partekatu - Compartelo

    Urtebete igaro da aldundiko Nekazal Garapena saila martxan jarri zenetik, eta sail honek, basogintzakoa bezalako interes pribatuen lobbyekin loturak hautsi gabe jarraitzen du.
    bosque1

    Urtebete igaro da aldundiko Berrikuntza, Nekazal Garapena  eta Turismo saila martxan jarri zenetik, eta sail honek, basogintzakoa bezalako interes pribatuen lobbyekin loturak hautsi gabe jarraitzen du. Jon Peli Uriguen aldunarekin zenbaitetan bildu eta Gipuzkoan bioaniztasuna, basogintza politika, ehiza… egoki kudeatzeko oinarriak aurkeztu  arren, ez dugu erantzunik jaso; ez digute Baso Kontseilu hau sortzeko aukeraren berririk eman, Gipuzkoan eraman beharreko basogintza politikari buruzko proposamenak egin ditugula hilabete eskas igaro denean. Beraz, Sailaren politika jarraikorra salatzen dugu, ez bait da aldaketarik eman ez legegintza ikuspegitik, ezta antolaketa, zuzendaritza edo/eta diru inbertsioaren ikuspegitik ere eta non baso kontserbaziorako politikari dagokionean natura ez den kontuan hartzen. Azken 30 urte hauetan, edozein aldaketaren aurka dauden indar berak ari dira Gipuzkoako ingurune naturalaren lema gidatzen. Dena kontrolpean ezer ez aldatzeko.

    Jarraikortasun honen azkena adierazpena, Gipuzkoako Baso Kontseiluaren sorrera izan da, non basogintza sektoreari neurrizgaindiko ordezkaritza eman zaion, Gipuzkoako mendietan  hamarkadatan zehar eragindako ingurumen kalteen benetako arduradunak direnean. Bestalde, Kontseilu horretan, herrialdeko 16 talde ekologista naiz konserbazionisten parte hartzea ordezkari bakarrera mugatu da, Gipuzkoar gizarteko jende ugariren ikuspuntua ordezkatzen duten gizarte mugimenduak, zeinak hamarkadatan zehar beraien bolondres edo boluntarioak, inongo helburu ekonomikorik gabe, lanera bidali dituzten, Leitzaran, Aralar, Añarbe, Irati edo Belaguako baso mehatxatuen defentsa eta babestera. Gainera, Foru Dekretu zaharkitu honek,  milaka mendizaleren ordezkariak edo ingurumen naiz baso berreskurapenean diharduten enpresak ere baztertzen ditu.

    Erakunde guztiok Jon Peli Uriguen Aldunari Baso Kontseiluaren osaketa  alda dezala eskatzen diogu, hala nola hauteskunde kanpainan agindutakoa bate dezala, berehalakoan has dadila gure baso natural urrien mantentze eta berreskurapen masiborako politikan norabide aldaketa ematen, ingurune babestuetan indarrean dauden legeak ezarri ditzala eta geldi dezala Gipuzkoako mendien harrapaketa eta ustiapen intentsiboaren foru finantzaketa, zeina milaka eta milaka hektarearen egur landaketa komertzialen bidez gauzatzen den.

     

    Noizko ehiza, arrantza eta baso Kontseiluak bilduko dituen Bioaniztasunaren Kontseilu Aholkulari zabal et anitza?

     

    Donostian, 2012ko uztailaren 30ean.

     

     

    Gipuzkoako talde ekologista eta naturzaleak

    Berdeak

    Eguzki

    Ekologistak Martxan

    Erkaxo Azpeitiako Natur Taldea

    Haritzalde

    Itsas Enara Ornitologi Elkartea

    Landarlan Natur Elkartea

    Mutriku Natur taldea

    Okil Beltza, Elgoibarko Natur Taldea

    Osina Natur Taldea

    Ugatza Ornitologi Elkartea

    Katamarrua, Zestoako Natur Taldea

    Zumaia Natur Taldea

    Herrio Natur Taldea

    Arkamurka Natur Elkartea

    Ondarroa 12 milia


    Partekatu - Compartelo