Basogintza
-
Urdaibai, erreserbak 40 urte
2024-12-01Aurtengo abenduaren 6an beteko dira berrogei urte UNESCOk bere M&B atalean Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zuenetik, horren barruan Busturialdea historikoaren ia gehiena sartuz.
Zain Dezagun Urdaibai Auzo Elkarteak urteurren egokia dela deritzogu, berrogei urte honetan Erreserbaren bilakaera zein izan den eta egungo egora zertan den gogoeta ahalik eta zabalena, sakonena eta aberasgarriena bideratzeko. -
A ze gurutzea!
2024-11-27Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJren, PSEren eta PPren aldeko botoekin, joan den ostiralean erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea “azter ditzala gure mendietako gailurretako gurutzeen osotasun materiala eta esanahia babesteko aukerak”. Adi: ez gurutze hau, hori edo hura babesteko aukerak, “gurutzeak” baizik. Gurutzeak babestu? Eta mendiak? Izan ere, hamaika dira gure mendietako biodibertsitate, paisaia eta, oro har, ondarea mehatxatzen dituzten proiektuak. Gauzak horrela, Batzar Nagusiak zerbait babesteko eskatzen hasiko dira eta… gurutzeak? Gure ustez garbi dago tontorretan dauden elementu ez-naturalak soildu egin behar direla.
-
Belaguan eraitsi egin dute Yeguacerosko kuartela, Euskal Herriko ekologismoaren kanpaina historiko baten jomuga izan zena
2024-11-10Yeguacerosko kuartela eraitsi egin dute. Orain, parajea leheneratu eta horren jabe den Izabako Udalari bueltatuko diote. Ondo dago ingurune paregabe hura leheneratzea eta ondo dago ere Udalari garai batean defentsa nazionalaren izenean kendu zioten eremua bueltatzea. Baina albistea lerrootara ekarri dugu Yeguaderosko kuartela Euskal Herriko ekologismoaren historiaen parte ere badelako.
-
Larunbat honetan, hilak 27, manifestazioa Gasteizen, Araba eta bere ingurune naturala defendatzeko.
2024-10-23Beste behin ere, manifestazio bat deitu behar izan dugu, oraingo honetan, larunbata, URRIAK 26, Araba mehatxatzen duten makroproiektuen aurka gaudela adierazteko.
Proiektu berriak sortu ahala, inolako ordenarik eta zentzurik gabe, proiektu horien eragin larria jasaten duten herri, mendi eta lurraldeetan, astakeria zentzugabe horren aurrean herriaren erantzun sendo eta azkarra sortu da. -
Milaka lagun manifestatu gara Gernikan Urdaibaiko Guggenheimen kontra
2024-10-20Milaka lagun manifestatu gara gaur arratsaldean Gernikan Udaibain egin nahi duten Guggenheim proiektuaren aurka. Irudiak berez mintzo dira. Hemen manifestazioaren bukaera-ekitaldian irakurritako GUGGENHEIM URDAIBAI STOP MANIFESTUA osorik irakur dezakezu.
-
Guggenheim Urdaibai STOP plataformaren deia larunbatean Gernikako manifestazioan parte hartzeko
2024-10-15GUGGENHEIM URDAIBAI STOP plataformak dei egiten die aurten berriro ere Busturialdeko herritarrei, baita eskualdea maite duten guztiei ere, larunbatean, urriak 19, Gernikako Pasealekutik 18:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
-
JAURLARITZA, NATURA LEHENERATU ORAIN
2024-10-10Biodibertsitatearen egoera larria dela eta, mundu mailan zein EBn onartutako (oinarrizko) adostasuna kontuan hartuta, dokumentu honen bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu ekin diezaiola berehalakoan biodibertsitatearen aldeko neurriak hartzeari, biodibertsitatea hobetzeko eta nazioarteko ebazpenak betetzeko.
Ekimen hau sustatu duten 5 taldeen artean egindako dokumentua da, eta dozenaka elkarte/erakunde ekologistak, ingurumenekoak eta nekazaritza/basogintza mundukoak batu zaizkio. -
Jaurlaritza, natura leheneratu orain!
2024-10-10Europar Batasuneko Ingurumen Ministroen Kontseiluak NATURA LEHENERATZEKO LEGEA onartu zuen 2024ko abuztuaren 18an non, besteak beste, esaten den EBko lehorreko eta itsasoko eremuen % 20 leheneratu behar dela gutxienez 2030erako, eta degradatutako ekosistema guztiak 2050erako. Azken hilabeteotan, hainbat talde ekologista eta naturzalek Legea aztertu dugu eta, horren ondorioz, dokumentu bat sortu dugu honako izenburu honekin: JAURLARITZA, NATURA LEHENERATU ORAIN. Atzo aurkeztu genuen Donostian, hanbait talderen ordezkarik parte hartu zuten ekitaldi batean.
-
Guggenheim Udaibai STOP!, Barakaldon ere bai
2024-10-07Ostiralean, hilak 11, Urdaibaiko Guggenheim proiektua zertan den ezagutzeko aukera bikaina, zuzen-zuzenean Guggenheim Udaibai STOP! plataformaren kideen ahotik, gainera. Begi-bistatik galdu gabe urriaren 19an proiektu honen aurkako manifa deituta dagoela Gernikan. Itxura guztien arabera, mobilizazio gogoangarria izango da.
-
Gipuzkoako lau parke naturalak kontserbatzeko kudeaketa-plana gauzatu beharra dago
2024-10-04Atzo Naturkoneko ordezkari batzuek bilera bat egin zuten Aldundiarekin. Bilera aurretik, Gipuzkoako lau Parke Naturaleko Patronatuetako Naturkonen ordezkariek idazki bat aurkeztu zuten erregistroan informazioa eskatuz. Naturkonen iritzian, funtsezkoa da lau parkeen estrategia bateratua eramatea.
-
Lortu dugu! S.O.S. KURKUDI Leioan
2024-09-25Lortu dugu!
Bihar osteguna, hilaren 26an, Leioako Udalak amore emango du auzian, atzera egin beharko du 2023ko erabakian eta Sos Kurkudi Plataformaren tesiak onartu beharko ditu:
Ez da Makrogimnasiorik egongo, eta lurzorua berriz ere urbanizaezina izango da eta bere balio natural eta paisajistikoagatik babestua izango da.
Emaitza honekin zoriontsu sentitzen gara eta zuekin partekatu nahi dugu.
Gure eskerrik beroenak ere bidaltzen dizkizuegu 5 urteko borroka honetan behar besteko adorea eta irmotasuna mantentzen lagundu diguzuelako.
Eskerrik asko!!
Adi biharko Udalbatzari!! -
Natura Leheneratzeko Araudiaren inguruko ekimena
2024-09-12Natura Leheneratzeko Legearen onarpena dela eta, Baso Biziak, Egurra eta Kandela baserritar ekintza, Denon Berdeguneak, Ekologistak Martxan eta Eguzki harremanetan egon gara, eta harreman horien ondorio da hemen aurkituko duzuen dokumentua, non Jaurlaritzari zuzendutako hainbat eskaera biltzen diren. Dokumentuarekiko atxikimendua emateko epe bat ireki da, printzipioz, irailaren 23ra arte.
-
Busturialderako plan sozioekonomiko bat egiteko prozesua: itxurakeria baino ez 2024ko urtarrilaren
2024-07-2922an, Urkulluk iragarri zuen Administrazio Publikoek bi urteko epea hartuko zutela Guggenheim Urdaibai proiektuaren bideragarritasunari buruz hausnartzeko. Adierazpen horrek hautsak harrotu zituen inguruetan, eta batzuen eta besteen adierazpenak eragin. Horren aurrean, eta ezinbestean, EAJk eta PSEk Busturialdea biziberritzeko plan ekonomikoa aurkeztu zuten Legebiltzarrean urtarrilaren 26an, eta aho betez adierazi zuten eskualdeko gizarte-eragileak eta eragile ekonomikoak planaren parte izango zirela. Hurrengo hilabeteetan, hauteskundeak tarteko, ez da horren inguruko albisterik izan, harik eta maiatzaren 9an planari buruzkoak xehatu zituen arte Aitziber Atxustegi kazetariak Deia egunkarian. Besteak beste, esaten zuen lehentasunezko ekintza-eremu izendatutako eremuetan jarraitu den metodologia bera jarraituko dela; hau da, «prozesu partizipatibo zabal bat» egingo dela, «eskualdeko eragile garrantzitsuak kontuan hartuko dituena».
-
Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik helegitea aurkeztu dute Busturialdeko emari ekologikoak murrizteko erabakiaren aurka
2024-07-04Joan den maiatzaren 24an, Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik salatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak Busturialdeko ibaietan gutxieneko emari ekologikoa murriztea onartu zuela. Uztailaren 1ean, astelehenean, bi elkarteek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten Oka Unitate Hidrologikoaren emari ekologikoen behin-behineko aldaketa onartzen duen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko maiatzaren 27ko Ebazpenaren aurka. Bereziki azpimarratzekoa da “Oka UHren ibai-sare osoa Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dagoela“.
-
Natur parkeak: etekina edo kontserbazioa?
2024-06-28Natur kontserbaziorako eragileek salatu dute aldundiak jarduera produktiboa lehenesten duela Gipuzkoako natur parkeetan. Esan dute biodibertsitatea zaintzea lehenestea derrigorrezkoa dela.