Albistea

  • Bilboko Aste nagusia: Zezenketen aurkako manifestazioak

    2012-08-16
    Partekatu - Compartelo

    Aste Nagusian zezenei ezartzen zaien tortura gupidagabea bertan behera uzteko manifestazioak egingo dira; eta berriro ere Eguzkik parte hartzeko deia zabaldu nahi du

    bilboaste-nagusia-2012

    Aste Nagusian zezenei ezartzen zaien tortura gupidagabea bertan behera uzteko manifestazioak egingo dira; eta berriro ere Eguzkik parte hartzeko deia zabaldu nahi du, ikuskizun anker horren iraupena indargabetze aldera. Salaketa ekintzak ondorengo egunetan izango dira: Igandea 19: 17:00etan Bilboko Vista Alegre zezen plazan. Ostirala 24: 17:00etan Bilboko Vista Alegre zezen plazan. Larunbata 25: 19:30ean Moyua plazan. Eguzkin Erakunde Ekologistan, uste dugu hamaika arrazoi dagoela ikuskizun mota horien aurka egoteko. Izan ere, animalien eskubide urraketa etengabea izanik, eta izaki bizidunen sufrimendu eta laidoa eragiteaz gain, diru publikoaren xahutze larria iruditzen zaigu. ANIMALIENGANAKO INDAKERIARIK GABEKO JAI ETA KULTURA BATEN ALDE!!


    Partekatu - Compartelo