2009ko azaroan, Aiako Harria Natur Parkeko parte eta Oreretako udalaren jabetza den Añarbe, 1000 ha-ko erreserbagunean bihurtzeko ekimenak, proposamen instituzionalaren forma hartu zuen.
Erreserba aho batez onartu zen PSOE-ren agintepean zegoen Oreretako Udaleko Gobernu Batzordean. Bai ikuspegi naturzale batetik baita bioaniztasunaren babeserako legeen garapenaren ikuspuntutik ere albiste hona izan zen hala, ingurumenaren inguruan lanean dihardugun erankundeon onarpena jaso zuen. Pozik ginen bai, behingoan bazirudien hain tratu txarra jasan duten bertako baso gipuzkoarren zati batek etorkizuna ziurtatua zuelakoan.
2010-ean, Ekologistak Martxan, Orereta-Bizirik, Ugatza, Haritzalde, Club Vasco de Camping eta Eguzkik, Udalaren erabakia txalotzeaz gain, Natur Parkeko kide diren herriek egindako diru inbertsio garrantzitsuak eta baita Europako Elkarteak Aiako Harriko LIFE-Naturaleza Egitasmoaren bidez egindakoak gogorarazten zituzten, zeinak gure eskualdeko baso natural urrietan bioaniztasuna lehenera ekartzera zuzenduak zeuden.
Zentzu berean, taldeok ikusirik erreserbaren azalera murrizteko ahaleginak batetik eta Aiako Harria Natur Parkearen kudeaketaren paralisia bestetik, ingurumenari lotutako legeak betetzerakoan errespetuzko jarrera har zezan eskatu genion Aldundiari, habitat eta espezieen leheneratze eta kontserbazioari dagokionean eta bereziki Natura 2000 sarean. Eta urte hori amaitzerako, aurretik aipatutako helburuak indartzeko “Añarbe 1000” ekimen ekologista jarri genuen martxan.
Ondoren 2012an, natur konserbazioari etengabeko boikota egin duen PNV-k Aldundia utzi ostean, Oreretako Udalak, urteetan geldirik egon den foru erakundera jo zuen, erreserbaren sorrera ez gehiago atzeratzeko eskatuz..
Onartezina da udaletxean erabakia hartu zenetik ia hiru urte igaro direnean, Natur Parkearen kudeatzaile den Aldundiak, basoaren jabearen eskaera luzatzearen estrategiarekin jarraitzea. Haritzalde, Ekologistak Martxan eta Eguzki Talde Ekologistak Aldundiari galdegiten diogu arduratsu eta errespetuzkoa den jarrera har dezala udal erabakiekin naiz natur taldeon eskaerekin ere. Presazkoa da Añarbeko harizti naiz pagadiak biltzen dituzten landaredi, fauna eta habitat naturalen aldeko kontserbazio egoera egonkorra bermatuko duen neurria hau hartzea, beste zenbaitekin batera. Lehen aipatutako kontserbazio helburuak bermatzeko asmoz, arduraz jokatzeko garaia da, aurreko Aldundiko arduradun politikoen pasibotasuna eta beligerantzia alde batera utziz.