Albistea

  • Zehaztasuna eta ardura hondakinekin2

    2012-11-27
    Partekatu - Compartelo

    Proposatzen ari direna ikusita, mesede gutxi egiten diote batzuk hain beharrezko dugun hondakin hiritar zurrunen eztabaidari.

    postea-atez-ate1

    Proposatzen ari direna ikusita, mesede gutxi egiten diote batzuk hain beharrezko dugun hondakin hiritar zurrunen eztabaidari.Ez gara gu izango, ez mugimendu ekologista ezta Eguzki ere, norberak bere ideiak babesteko berezkotasuna edo legitimitatea kenduko diogunik, ez bait ziagu burutik pasatzen, ez kasurik okerrenean ere, zentsuarerekin zerikusirik izan dezakeen jokabiderik, baina era berean zorroztasunez arituko gara zehaztasuna eta ardura eskatzerakoan, ideia horiek adierazteko erabiltzen diren era eta bitartekoetan. Ideia oro azaltzeko erabateko errespetua baina zorrotzak zehaztasuna eta formekiko ardura eskatzerakoan. Deigarria da indar Ateaz Ateko (AA) hondakin bilketa sistema laidoztatzen eta entzutea kentzen alegin handiagoa egitea, babesten duten sistema eta zaborren errausgailua babesten eta ezagutarazten baino. Aipatutakoa, talde ekologista honen Interpretazio subjetiboa ez dela aise egiztatu daiteke. AAkoaren aurkako alderdi politikoak egindako deskalifikazio gogorrak, hain dira larriak, Autonomi Erkidego honetatik kanpo dauden udal erakundeak parte hartzeko beharra sentitu dutela, zeharka, beraien izen ona galtzen ari zirelakoan. Zehazki esateko, AAko Bilketarako Udal Catalunyarren Elkarteak (ASSOCIACI√ď DE MUNICIPIS CATALANS PER A LA RECOLLIDA PORTA A PORTA ), bertan kolore guztietako udalerriak daudela, ezkerretik eskuinera eta abertzaletatik konstituzionalistetara doan udalerriz osatuta dagoela dioen manifestu bat onartu dute. Bere esanetan, akats larria da hondakinen kudeaketa alderdi pol√≠tiko bakar batekin lotzea. AAkoa sistema zikin, eraginkortasun gutxiko, osasungaitz, garesti eta hiritarrak zaborraren gatibu bihurtzen dituenaren Gipuzkoan egindako adierazpenak eragin dute elkarte horren erantzuna, beraietaz ari zirela sentitu dutelako. Duela 12 urte abian jarri zen sistema baten inguruan nola era horretan izena galarazi daiteken galdetzen dute. Esperientzia horretan oinarrituta bilketa sistema hau, beraiek ezagutzen dituztenen artean, eraginkor, jasangarri eta birziklapenaren emaitza hoberenak lortzen dituena dela baieztatzen dute. Elkarte honen esanetan, alderaketa partidistetatik ihes egin behar da eta beharrezkoa dela hondakinen inguruan ganorazkoa eta lasaia izango den eztabaida , sistema hoberenaz hornitzeko eta helburu horretarako AAkoak elkarte horretako udalerrietan daramatzan hamar urtetan oso emaitza baikorrak eman dituela gogorarazi nahi dute. Ondoko helbide elektronikoan (http://www.portaaporta.cat/es/document.php?idDocument=134) elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta Lantalde Teknikoak aurtengo maiatzaren 17an onartutako akordioa bere osotasunean irakur daiteke. Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak herri mugimenduak eta alderdi polikoak, denak, hondakinen kudeaketaren inguruko hausnarketa lasai eta arduratsua egitera gonbidatzen ditu, interes alderdikoiak eta oinarririk gabeko topikoak baztertuz hala nola interes orokorra, jasangarritasuna, ingurumena eta herritarren osasuna lehenetsiz. Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, 2012ko azaroan http://eguzkiandoain.blogspot.com.es/


    Partekatu - Compartelo