Pasadan astean, 5.edukiontzia gure herrian ezartzeko esperientzia pilotuaren zenbait alderdi negatibo azaleratu genituen arren, esperientzia honen inguruko informazioa jasotzeko eta honetan izena emateko epea bukatu arte ez genuen balorazio zuzena egin izan nahi. Behin, epea bukatuta eta datuak eskuan ditugularik balorazioa egiteko moduan gaudela uste dugu:
1. Parte hartze eskasa:
Guztira (bi auzoak batera) 331 familia inguruk izena eman dute, gehienak Urban-Galindoak izan direlarik. Euskal Autonomi Erkideagoan, familiek batez beste 2,48 kide dituztela kontuan harturik, gutxi gorabehera 820 barakaldarrek izena eman dute. Urban-Galindon eta San Bizenteko Dorreetan guztira 6.534 biztanle bizi badira, bi auzo horietan bizi diren herritarren %12,54ak izena eman du. Hau da, Barakaldoko biztanleriaren %0,82ak bakarrik parte hartuko du.…..
…….
La semana pasada, mostramos ciertos aspectos negativos de la experiencia piloto para instalar el 5º contenedor en nuestro pueblo, pero no quisimos hacer una valoración completa hasta la finalización del plazo de inscripción. Pues bien, una vez finalizado el plazo y con algunos datos en la mano queremos destacar varios aspectos:
1. Participación escasa:
En total (ambos barrios incluidos) se han apuntado alrededor de 331 familias, la gran mayoría en Urban-Galindo. Teniendo en cuenta que en la Comunidad Autónoma Vasca cada familia tiene de media 2,48 miembros, aproximadamente 820 barakaldeses/as han dado su nombre. Si entre Urban-Galindo y las Torres de San Vicente viven 6.534 personas, la participación ha sido de un 12,54% de los residentes en esos dos barrios. Es decir, solo el 0,82 % de los/as habitantes de Barakaldo participarán en la experiencia.
(Más abajo en castellano)
5. EDUKIONTZIA: TESTIGANTZA HUTSEZKO ESPERIENTZIA
Pasadan astean, 5.edukiontzia gure herrian ezartzeko esperientzia pilotuaren zenbait alderdi negatibo azaleratu genituen arren, esperientzia honen inguruko informazioa jasotzeko eta honetan izena emateko epea bukatu arte ez genuen balorazio zuzena egin izan nahi. Behin, epea bukatuta eta datuak eskuan ditugularik balorazioa egiteko moduan gaudela uste dugu:
1. Parte hartze eskasa:
Guztira (bi auzoak batera) 331 familia inguruk izena eman dute, gehienak Urban-Galindoak izan direlarik. Euskal Autonomi Erkideagoan, familiek batez beste 2,48 kide dituztela kontuan harturik, gutxi gorabehera 820 barakaldarrek izena eman dute. Urban-Galindon eta San Bizenteko Dorreetan guztira 6.534 biztanle bizi badira, bi auzo horietan bizi diren herritarren %12,54ak izena eman du. Hau da, Barakaldoko biztanleriaren %0,82ak bakarrik parte hartuko du.
Esperientzia hau ere burutu duen Gallarta Barrutiarekin (5.107 biztanle, Abanto-Zierbana Udalerria) alderatuz gero, honetan parte hartzea handiagoa izan da, %39,68 herritarrek (800 familia inguru) izena eman dute eta.
Herri honetan egin duten kanpainaren nondik norakoak ez ditugu ezagutzen, baina Barakaldoko Udal Gobernuak eman den desberdintasun hau aztertu beharko lukeela uste dugu, etorkizunean parte hartzeak gora egitea helburua bada behintzat.
(*)Aurrera jarraitu aurretik, datuak zeharka lortu ditugula aipatu beharra daukagu, momentuz ez baitago estatistika ofizialik eta etorkizun hurbil batean datu hauek behar bezala aztertu eta garrantzitsuena dena argitaratuko dituztenaren inguruko zalantza handiak dauzkagu.
2. Informazio kanpaina eskasa:
• Informazioa jasotzeko eta izena emateko epea aldi berean eman dira. Gure ustez, herritarrek izena emateko, honen inguruko informazioa aldez aurretik jasotzea ezinbestekoa da.
• Informazioa eta izena emateko epea laburra. Herritarrek, 9 eguneko (azaroaren 15etik 23ra) epea eta bi informazio puntu (San Bizenteko Kultur Etxea eta Lasesarreko Udal Polikiroldegia) baino ez dituzte izan.
• Informazioa zabaltzeko baliabide gutxi. Jendea informazio puntuetara bideratzeko (erakartzeko) udaletxearen web orrialdea, kartelak (etxe atarietan), eta panelak autobus geltoki bakar batzuetan, baino ez dituzte erabili. Zergatik Udal Gobernuak ez ditu eskuragarri dituen bestelako baliabide batzuk erabili? udal bandoak eta asanbladak, triptikoak postontzietan, esate baterako.
3. Non daude edukiontziak?
Esperientzia jadanik martxan da baina edukiontziak oraindik ez daude jarrita. Hauek aldez aurretik ez jartzearekin, jendea erakartzeko beste aukera bat galdu dute.
Informazio hau kontuan harturik, ozen esan dezakegu esperientzia honen helburua ez dela birziklapen tasa handitzea, zaborren kudeaketaren inguruan, egun, beste herri batzuetan ematen ari den eztabaida sakona alde batera uztea baizik. Eta bide batez, zaborren inguruan neurriak hartzen ari direnaren ideia faltsua herritarroi helaraztea.
Baina, gu, ez gara, gure eskaeretatik desbideratuko, zaborren kudeaketan, beste gai askotan bezala, herritarrok badaukagu zeresana eta iritziak eta ideiak jasotzeko eta eztabaidatzeko biderik onena, behin baino gehiagotan eskatu ditugun udal-kontseiluak dira.
Beraz, orain arte, gai honen inguruan egindako eskaera guztiak bakar batetan laburbildu daitezke: Udal Gobernuari, eta eskuduntza daukaten beste instituzioei, Hondakinen inguruko Udal-Kontseilua eratzeko eskatzen diegu.