Albistea

  • Irungo Udala: Bete ditzatela Txingudiko padurak babesteko legeak

    2013-12-19

    Irungo Udala: Bete ditzatela Txingudiko padurak babesteko legeak

    Txingudi faunaTxingudiko hezeguneak nazioarteko araudi ugariren bidez babestuta daude, horietako batzuk nazioartekoak, bai Gipuzkoan, bai Lapurdin ere, habitaten eta fauna eta flora basatietako espezie basatien zaintza-egoera bermatzeko:

    1.    Hegaztientzako Babes Bereziko Gunea (HBBG)

    2.    Zaintza Bereziko Gunea (ZBG)

    3.    RAMSAR Hitzarmenean Nazioarteko Garrantzia duen Hezegunea.

    4.    Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Berezia.

    5.    Arrêté de Biotope.

    6.    Zone Naturelle d´Intérêt Écologique, Faunistique et Floristique (ZNIEFF).

    7.    Zone Importante pour la Conservation des Oiseaux (ZICO).

    Bestalde, 2013ko uztailaren 18an, jakin dugu Irungo Udalak kirolgune batzuk konpontzeko lanak egin behar dituela eta, haien artean, “Plaiaundiko atletismoko pista” (Txingudi) aipatzen da.
    Ez dugu ulertzen Irungo Udalaren jarrera; izan ere, atletismoko pista eta errugbiko zelaia baimentzen eta mantentzen jarraitzen du, nahiz eta aspaldi egon behar zuten beste leku egokiago batera lekualdatuak. Jarrera horrekin, Plaiaundiren birsorkuntza integrala oztopatzen ari da, eta atzeratu egiten ditu hegazti migratzaileentzat ingurunearen kalitatea nabarmen hobetuko luketen planak. Horrela, Plaiaundiko Parke Ekologikoa sortu eta kalifikatu zeneko funtzioa baliogabetzen ari da.
    Bestalde, onartezina da gaur egun oraindik Bidasoko Irletan (Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Bereziaren barruan Erabateko Babespena duen cunea) kontrolik gabeko eta legez kanpoko nekazaritza-lanak inpunitatez burutzen  uztea.

    Bestaldetik, ulertezina da aipatu Plan Bereziak Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibiaertzetarako onartutako Ingurumen Lehengoratze lanak gaur egun oraindik burutu gabe jarraitzea.

    Txingudiko guneak berebiziko garrantzia du, Europako milaka hegazti migratzaileek leku hori baitute nahitaezko pasabide, atsedenleku eta babesleku.

    Horregatik guztiagatik, honako hau ESKATZEN DIOGU Irungo Udalari:

    1. Bete dezala indarrean dagoen legeria eta beste legezko leku batera alda ditzala Plaiaundiko atletismoko kirol-ekipamendua errugbiko zelaia, atletismoa eta errugbia baldintza egokietan egitea bermatuko duten instalazio duinak eraikiz, Irungo eta Hendaiako natur balioen zaintzan eragin gabe eta premiagabeko gatazkak sortu gabe.
    2. Udal honek ganoraz har ditzala Txingudiko paduren kudeaketa eta haren babes-markoa eta Bidasoako irlen eremua giza-erabilera eta presio orotatik aska dezala, bertako habitatak behar bezala egokituz, zaintzeko araudiak behartzen duen moduan. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin batera, gauza dístala Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibaiertzen ingurumen lehengoratzea.

    3  –  Bazter dezala hezeguneetara iristeko azpiegitura berrien eraikuntza, horrek suposatuko lukeen giza presioaren emendioak Txingudiko nidifikazio eremuetan eta fauna eta floraren babes funtzioan izan dezakeen kalteak direla eta.

     Bidasoaldeko Lagunak

           Eguzki, erakunde antinuklear eta ekologista

           Itsas Enara Ornitologia Elkartea

           Ekologistak Martxan

           Haritzalde Natur Taldea

           Ugatza Ornitologia Elkartea

           Arkamurka Natur Elkartea

           Zumaia Natur Taldea

           Zestoako Natur Taldea

           Erkaxo, Azpeitiako Natur Taldea

           Mutriku Natur Taldea

           Okil Beltza Natur Taldea

           Osina Natur Taldea

           Landarlan Natur elkartea

           Herrio Natur Taldea

           Berdeak

           Saiak,

           Orgambidexka Col Libre 

           Groupe Ornithologique des Pyrénées et de l’Adour (GOPA).

           Rios con vida

    Ur-garden

     

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

December 2013
M T W T F S S
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

LIBURUAK

liburuak