Zaborrak eta hondakinak Galindo ibaiaren ertzetan Barakaldo eta Sestaon
2014-04-06
Partekatu - Compartelo
Martxoaren 27an eta 28an hurrenez hurren, Sestaoko eta Barakaldoko Udal Gobernuei eta baita URAri ere, Uraren Euskal Agentzia, idatziz jakinarazi diegu Galindo ibaiak egiten duen bidearen hainbat gunetan hondakinak eta zabor pilaketak daudela, Barakaldo eta Sestaoko udalerriak lotzen dituen zubitik, Galindo eta Ballonti ibaiak elkartzen diren punturaino hain zuzen ere.
Zabor pilaketa hauen jatorria, ibaiaren ur-goraldiek uzten dituzten materialetan eta pertsona batzuek botatzen dituzten zaborretan dagoela, imajina dezakegu, aurkezten ditugun argazkietan ikus daiteken bezala.
Zabor pilaketa hauek ubidetan eta ibaien ondoan dauden oinezkoentzako bideetan aurki ditzakegu, udal garbiketa-zerbitzuek ikusteko moduan eta haiei dagokie zonalde naturalen garbiketa egokia egitea. Ondorioz, beste behin ere, zonalde hauen garbiketa eskatzen dugu eta aldi berean, gune beltz hauek modu egokian seinalatuak izatea.
Barakaldoko Udal Gobernuari dagokionez, urte eskasa batean, honako hau da, udalerriko zonalde naturaletan zabortegiak edota zabor pilaketak daudela jakitera ematen dugun hirugarren aldia. Gure salaketak honako hauek izan dira hain zuzen ere:
-Solondo Errekastoa Agate Deuna auzoan: 2013ko apirilaren 15ean, Udal Erregistroan aurkeztutako idazki baten bidez, errekastoaren ubidean eta ertzetan zabortegi bat zegoenaren berri eman genuen. Ordutik hona, ia-ia urte bat igaro da, eta garbiketa partziala egin dute; errepidetik ikus daitezken hondakinak kendu dituzte baina gainontzekoak utzi dituzte.
Joan den urtarrilaren 27an, zonalde hau erabat garbitzeko eskaera zekarren mozioa aurkeztu genuen, baina oraindik ez da udalbatzan sartua izan.
-Basatxu-La Dinamita: Barakaldok, orain dela urte eskas batzuk, pairatu zuen higiezin espekulazioaren eta burbuilaren ondorioz, mendialdean dagoen orube honetan, nahi duenak zaborrak botatzeko zonalde egokia dauka, 2014ko otsailaren 10an Udal Erregistroan aurkeztu genuen idazkian jakitera eman genuen bezala. Honen ondorioz, martxoaren 31 erreferentzia datatzat hartuta, zonaldean eman den “garbiketari” dagokionez, beheko aldean dagoen zelaigunean sakabanatuta zeuden zaborrak… ertzeetara mugitu dituzte, gutxiago ikus daitezen! Goiko aldean, berriz, pilatutako zabor kopurua gora doa.
Azkenik, honek gogoeta hau egitera garamatza, harrigarria da egun Barakaldon dagoen desoreka; zonalde ezkutukoenetan ere kartel kritikoak, baita ekologiarekin lotutakoak, aurkitu, zentsuratu eta kentzeko erabiltzen dituzten baliabide handien, eta begi bistara dauden zabortegiak aurkitu, garbitu eta seinalatzeko erabiltzen dituzten baliabide eskasen artean.
Honek zer esan nahi du: Udal Gobernuak harrotasunez aurkezten duen platino-erratza Barakaldon sortzen ditugun hondakinen %80a Zabalgarbira eramateko eta gainontzekoak, udalerriko mendi, errekasto eta ibaietan usteltzen uzteko baliagarria baino ez dela?