Albistea

  • Lokatzaren ponpaketa Bidasoan

    2014-09-01

    Correlimos“Bidasoako lagunak” kolektiboak ondorengoa adierazi nahi du 2014ko abuztuaren 30ean komunikabideetan argitaratutako berriaren aurrean non Irungo udalak, Santiagotarrak kaiaren azpiko lokatzak ponpatzeko duen asmoa agertu zen:

    -Ur gaineko kai hau dagoen Bidasoako ibai ertzak, Bidasoa-Txingudiko ES2120018 KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) osatzen du, eremu hauek erakusten dituen planoak erakusten duenez.

    – Berrian, lokatza eta sendimentuak izendapena duena , itsas beheran urarekin estali gabeko zelai lohitsuak edo hondartsuak dira eta batasunaren garrantzizko ekosistema modura sailkatuta dago 1140 kodearekin.

    -1140 ekosistema hau, 1130 estuarioaren barnean kokatzen da, aldi berean beste bi ekosistema barnean hartzen dituena, hauek ere KBE izanik: 1310 eta 1320, padurako urteko halofitoen landaretza eta Spartinaren zelaia, hurrenez hurren.

    -Ekosistema hauek berez garrantzitsuak dira, biodibertsitatean aberatsak direlako eta landaretzako eta faunako espezie babestuei sustengua eskaintzen dielako.

    -Ekosistema hauen egoera, kontserbazio mailari dagokionean, ez egokia bezala baloratzen da, zenbait neurri eskatzen dituelarik egoera iraultzeko eta egoera egokia bihurtzeko.

    -Ekosistema hauen babesa ez da kapritxoa eta espazioak eta biotopoak kontserbatzeko beharra dago sakonean, Europan atzerakada handia jasan duelarik gizakiaren jardueraren eraginez, ekosistemako dinamikak eta bertan bizi direnak arriskuan jarriz.

    -Babes eraginkorra bermatzeko, espazio hauen gaineko edozein esku-hartze onargarria da ingurunea berreskuratzeko eta hobetzeko bada. Beste edozein esku-hartzek, legez irizpide batzuk jarraitu behar ditu: ingurugiroaren gaineko kalteen azterketa, alternatiben azterketa, erakusketa publikoa, alegazioei arreta eta baimendua den kasuetan, konpentsazio neurriak hartu behar dira espazioetan izan dezakeen eraginaren aurrean.

    -Aisialdirako erabilera duen kaiak sor ditzakeen kalte materialak ezin dira legez babestu inongo kasutan.

    -Ez dakigu eskuhartze honek beharrezkoak diren tramiteak egin dituen edo ez, berri hauxe bakarrik dakigu, lanak eta enpresa espezializatu baten kontratazioa iragarriz. Ez dauka zerikusirik araudiak eskatzen dituen baldintzekin.

    Correlimos2

    Horregatik, “Bidasoaldeko lagunak” taldeak dei egiten dio Irungo udalari eta bereziki alkateari, José Antonio Santanori, lokatzaren ponpaketa bertan behera utzi dezan, KBEren barruan, BGL izendatua baitago. Irtenbide ezberdin bat bilatu dezatela, babestutako eremuan kalte negatiborik sor ez ditzan.

    Administrazio bati eskatu dakiokegun minimoa, egungo araudiaren betetzea izango litzateke. Udalaren lurren barruan, ingurumenaren gaineko ezagutza izatea ere eska diezaiokegu eta baita kontserbazioan, birsorkuntzan eta berreskurapenean eragile aktiboa izatea ere. Helburu hauetara zuzendutako proposamenak egin behar dituzte.

    Lerro hauek, kritika eraikitzailea egiteko borondatez idatzi dira, gure asmoa, laguntzea delako, Txingudik kontserbazio maila ona eta errespetua izan ditzan.

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

September 2014
M T W T F S S
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

LIBURUAK

liburuak