Albistea

  • Oria ibaiaren garbiketa auzolanean

    2014-10-09
    Partekatu - Compartelo

     Oria garbiketaIgaro dira, Oria ibai kutsatuenen zerrendan agertzen zeneko garai, bukatu bits edo aparrez gainezka zegoenekoa, aparra ibai inguruko etxeetara iristeraino… Deskribapen edo azalpen horrek beste garai batekoa dirudi, zorionez. Baina horrek ez du esan nahi Orian dena eginda dagoenik, goi mailako ura duenik edo ibaiaren ibilbidean zikinkeriarik ez dagoenik, ez horregatik!

    Grupo de voluntarios del año pasado

    Lehengo urteko garbiketako partaideak

    Iaz garbiketa (2013ko maiatza) egin genuenetik aurrerapauso batzuk eman dira Oria Erdialdeko inguru honetan:

    * Adunako araztegia martxan jarri da eta bertan alegitik Andoainerainoko herri gehienetako urak bildu eta arazten dituzte.
    * Andoaingo ur zikinen zati bat bertan arazten da ( azalduko dugu geroago).

    Ondorioz, uraren kutsadura murriztea eta kalitatea handitzea, dena bat izan da, nahiz eta Europako Elkarteko plangintzekiko hamar bat urteko atzerapenarekin iritsi.

    Baina, genion bezala, asko dago egiteko oraindik. Egun, gure ur zikinen ( etxean, lantegietan, kirol instalakuntzetan…) erdia gutxi gora-bera inongo tratamendurik gabe doa ibaira. Hau da, egun, Oria eta Leitzaran ibaiak ( eta hauen egiak) kutsatzen jarraitzeaz gain Europako Elkartearen arauak ez betetzea dakar honek, kontuan izan behar baitugu 2005erako ur zikin guztiak araztegira bidali behar genituela. Araudia ez betetze honen arduradunak, Eusko Jaurlaritza, Aldundia, Gipuzkoako Ur Partzuergoak eta Udala bera dira, azken 10-15 urtetan beharrezko diren inbertsioak ez egiteagatik, nahiz eta administrazio guztiak ez duten ardura maila berdina.

    oria22Dena dela, ardura guztia ezin dugula administrazioaren esku utzi pentsatzen dugu Eguzkin. Izan ere, ibai, ura nahiz ibai ertzak, txukun eta garbi mantentzeaz denok arduratu behar dugu eta hori sarritan ahaztu egiten zaigu; hor ditugu hainbat aisialdirako gune ( Olazar, Otita..) ibai inguruan eta oso ondo zaintzen ez ditugunak, baina bereziki Leitzarango putzuak bezala ezagutzen duguna aipatu nahi genuke; inguru hau Leitzarango biotopo babestuaren barruan dago eta udan zenbait garaitan itsura lotsagarria edukitzen du han batzen diren paper, plastiko eta bildukiekin.

    Denon lanarekin, elkarlanarekin eta bereziki auzolanean egindakoarekin, zenbait arazo puntual konpondu ditzakegula uste dugu baina bereziki, herritarren andoaindarren kontzientzietan eragin nahi genuke. Hori dela eta beste behin ere, ibai garbiketarako deia egiten diogu herritar orori, urriaren 11an 15:30tan ibai garbiketarako Allurralde kiroldegi aurrera etor daitezen.

    Laburtuz

    -Oria ibaia, Andoain inguru honetan ( Oria erdialdean) hobekuntzak eman dira azken urte honetan uraren kutsadurari dagokionean bai araztegia martxan jarri delako eta baita Andoaingo ur zikinetatik batzuk ibaira isurtzen ez direlako.

    -Hala ere, administrazio guztien erruz, atzerapen handia daramate oraindik amaierarik ikuste etzaien lan hauek.

    -Herritarron sensibilizazioa bultzatzeaz gain, hartu beharreko neurriak eta egin beharreko lanak lehenbailehen egin daitezen aldarrikatu nahi dugu.

    -Herritarrok ere lagundu dezakegu gai honetan, horregatik auzolanerako deia egiten dugu ibai garbiketarako urriaren 11an 15:30tan Allurralde kiroldegi aurrean

    Andoaingo Eguzki, 2014ko urrian

    Informazio osagarria

    Erakundeek badute zereginik oraindik.

    oria33Esan bezala, lan ugari eta diru asko inbertitu dute erakundeek herrialdeko ur zikinen nahiz horniduraren azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko baina ez dute denak maila berean egin eta ondorioz hainbat gauza daude egiteke.

    Aldundiak eta Eusko jaurlaritzak 2004, egin beharreko lanak erdibana ordaintzeko akordio sinatu zuten: gaur egun, atzerapenarekin bada ere, Gipuzkoako Aldundiak hartutako konpromezu gehienak bete dituen bitartean, Eusko Jaurlaritzak, hitzarmenetik hamar urtetara, ez du ia dirurik jarri eta horrek ondorio zehatzak ditu Andoaini dagokionean:

    – Kale Nagusitik Donostia aldera dauden auzoetako( 17 poligono ia guztia, herriko etxeak, Ondarreta, La Salle etorbide inguruko kaleak, Kale txiki, Ama Kandida, Bazkardo…) ur zikinak, zeinak Errekabeltz edo Ziako erreka aldera isurtzen diren, egun araztu gabe, zuzenean Oriara isurtzen jarraitzen dugu. Berdin gertatzen da egun Leitzaran ibaia isurtzen duten Aingurasutegi, Olagain, Joakin Larreta kaleetako ur zikinekin ere.
    – Inguru guzti horietako azpiegiturak ( ur zikinen kolektorea nagusiki) eraikitzen hasi ere egin gabe daude, beraz irtenbidea, ez dirudi epe motzeko gauza izango denik.

    Andoaingo Udalak ere badu zereginik

    Atzerapen honetan Andoaingo Udalak ere badu bere ardura. Andoaingo udalaren esku dago, kale eta auzo ezberdinetako ur zikinak Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak eraikitzen dute hoditeria orokorrera lotzea. Bide horretan, aurten egin diren zenbait lanen ondorioz, Zumea inguruko ur zikinak eta baita kala Nagusia, Berria, J.B: Erro eta ingurukoak ere, uda ezkeroztik araztegira doaz.

    Egun esan dezakegu Ubilluts poligonoko ur zikinak hoditeriratzea falta dela baita txistoki pasealeku ingurura doazenak ere.

    Eta noski kolektorerik ez duten inguru guztiko loturak ere falta dira.

    Parte de lo recogido el año pasado

    Lehengo urtean bildutako zaborraren zati bat


    Partekatu - Compartelo