Albistea

  • Trintxerpe eta San Pedrorekin atez atekoa Pasaia osoan

    2014-10-14
    Partekatu - Compartelo

    pasaia2Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak bere poza agertu nahi du, Pasaiako Udalak hartutako erabaki ausartarekin, orain arteko zabor bilketa zaharkitu eta kutsatzailea alde batera utziz, atez ateko bilketa sistema, zeina beste distrituetan lortutako arrakastaren ondotik, Pasai San Pedro eta Trintxerpera zabaldu duelako.

    Hondakinen sorkuntzak ingurumen aldetik nahiz osasun publikoaren ikuspegitik eragiten duen arazo larriaren aurrean, irtenbideak hiru gako dituela uste du:

    1. Errefuxaren murrizketa erabatekoa, baita zaborraren sorkuntzarena ere.
    2. Hondakinen bilketako beste zatien igoera exponentziala, orotara (papera, materia organikoa, bilduki arinak, beira…) birziklapena gutxienez %80ra iritsi arte.
    3. Hondakinen errauskailu kutsatzailearen desaktibatzea, zeina lobby ekonomikoek eta hauek ordezkatzen dituzten alderdi politikoak bultzatzen duten.

    pasaia3

    pasaia1

    Atez ate lehen bilketa Pasai San Pedron

    Egun, Gipuzkoako hainbat udalerriren birziklapen maila, %70etik gorako da. Honekin batera, Europako hainbat udalerritan eta Gipuzkoako beste mankomunitate batzuetan demostratu den bezala, atez atekoaren erabilerak gaikako bilketan gorakada eragiteaz gain, egungo lau edukiontziez osatutako borondatezko bilketaren, zeinak birziklapen maila lotsagarriak lortu dituen, porrot estrukturala eta zigorgabetasun handia gainditzea dakar. Birziklapen maila txiki hori, sistema zaharkitu horrek gehiago birziklatzen uzten ez duelako ematen da, besteen artean; baita zigorgabetasuna, nagikeria, pasotismoa eta ingurumenarekiko jarrera oldarkorra ezkutatzen dituelako anonimotasunak. Oarsoaldean, Pasaiaren erabakiaren ondoren, Orereta bakarrik geratu da atzera, Horregatik bertako Udala animatu nahi dugu hondakinen gaiaren irtenbidearen bidea jarraitzera eta zati organikoaren bilketarako sistema eraginkor bat jartzea lehenbailehen.

    Era berean, elkartasuna adieraztearekin batera, Pasaiako ordezkari publikoak jasandako eraso nahiz mehatxuak salatu nahi ditugu baita hondakinen bilketarako erabiltzen den kale altzarietan eragindako kalteak ere. Ordezkari publiko hauek ingurumenaren eta osasunaren defentsan izan duten jarrera ausarta izan dela denborak erakutsiko digu. Bestalde, garbi dago salatutako gertakariak ingurumenaren gaietan aurrerabideak ematearen aurka dauden PNV eta PSOE bezalako partiduak elikatuta daudela.

    Pasaiako PSE atez atekoaren aurkako kanpaina egiten

    Pasaiako PSE atez atekoaren aurkako kanpaina egiten

    Horregatik, Pasai San Pedro eta Trintxerpen  atez ateko bilketa sistemaren ezarpena errazteko pertsona eta talde nahiz eragile progresista guztien ingurumen kontzientzia aktibatzeko deia egiten dugu Eguzki talde ekologistatik, bai eraginkortasuna, erosotasuna, ekonomia nahiz garbitasunarengatik. Pasaiako Udalari berriz, herritarren informazio eta sensibilizazioari dagokionean, ahalik eta esfortzu gehien egin dezatela.

    2014.10.01

    EGUZKI talde ekologista eta antinuklearra

    Partekatu - Compartelo