Albistea

  • 18 hilabetez luzatuko da Hazparneko Hazketa hondarkintegiaren erabilpen epea

    2014-11-29
    Partekatu - Compartelo

    hazketa zabortegia Hazparne

    Hazparneko Hazketa hondarkintegia. Argazkia Hazketa 2010.

    Iturria: Kazeta.

    Hazparneko Hazketa hondarkintegiaren kontratua berez 2015.urteko maiatzean bukatu behar zen, baina Bil Ta Garbin diren hautetsiek bozken bidez erabaki dute 18 hilabetez bederen luzatuko dutela eremuaren erabilpena. Sindikatak beste gune batzu aztertu omen ditu elabilgarritasunak ikertzeko; haien artean Aiherran eta Oragarren kokatu beharko ziren hondarkintegiak. Azken honen kontrako jarrerak azaldu dira auzoen artean eta hauek ekintza talde baten sorrera antolatu du Bil ta Garbiri haien ahotsak helarazteko.
    Pasa den azaroaren 26an Baionako Canopian bildu ziren eta bertan bozken bidez Bil Ta Garbiko hautetsi guziek, bat izan ezik, Hazparneko Hazketa hondarkintegiaren mantentzearen alde bozkatu zuten.

    Gogorarazi behar da, Hazketa hondarkintegia kokatua den eremua Hazparneko elkargoarena dela eta hondarkintegiaren kudeaketaz Bil ta Garbi okupatzen dela; bere ustiatzeaz adiz, Pays basque, Sita Sud-Ouest Suez lurperatze zentroa arduratzen da.

    Pasa den iralean, Martine Bisauta Bil ta Garbiko lehendakariak adierazi zuen beharbada Hazketaren kontratuaren bi urteko luzapena eskatuko zuela, bitartean beste eremu bat bilatzeko helburuarekin. Dirudienez, erabilgarritasuna beteko dituzten eremuak aurkitu dituzte Oragarren, Aiherran eta Hazparnen.

    hazketa hazparne zabortegia elkarretaratzea

    Argazkia: CADE

    Olagarreren kasua
    Bil ta Garbik Oragarren hondarkintegi bat aitzina eramateko nahia adierazi du. Horren ondorioz, hainbat kontrako iritzi azaldu dira herriko auzoen artean, batez ere hauek gaineratzen dituztelako horrelako proiektu batek ekartzen ahalko lituzkeen ondorioak.

    Dirudienez, bertan hondarkintegi batek egunero 50 kamioien zirkulazioa ekarriko zuen; 50 bat etxalde dauden nekazaritzako eremu huntan.


    Partekatu - Compartelo