Eguzkik Saspuru-Trabalekun (Oreretan) eginiko eukalipto landaketa berriak salatzen ditu
2014-12-01
Partekatu - Compartelo
Oarsoaldeko Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak Oreretako lurretan eukaliptoarekin egin berri diren landaketak salatu nahi ditu, landaketa hauek Berdabio Basogintza enpresak burutu ditu.
Eguzkiko bolondresek burututako ibilaldian, talde honek bertatik bertara egiaztatu du lur jabeek landaketak ugaritu dituztela lursail hauetan.
Eukaliptua espezie exotikoa da, bizi-ziklo laburrekoa eta bere kudeaketak ingurumen kalteak eta txirotzea eragiten du, lurzoruan, ekosisteman, faunan eta paisaian, baita ur-kontsumo altua ere. Honetaz gain, bere kudeaketa intentsiboak matarrasak eskatzen ditu lurraren higadura eta galera eraginez.
Berdabio Basogintza enpresaren jarduera kritikatu ondoren Eguzkiri larria iruditzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiak zuhaitz landaketa kaltegarri hauen zabalkuntza baimentzen jarraitzea. 2010ean Eguzki taldeak Susperregi baserriko landaketak salatu zituen Aiako Harria Natur Parkean, 1995tetik babestutako lur eremuaren barruan, landaketak espezie honekin egin ziren besteak beste.
Honetaz gain, Eguzkik Oarsoaldeko herrietako landa eremuko lurjabeei eskatzen die, honelako zuhaitz espezieak, ingurumenerako kaltegarriak direnak, eukaliptoa esate baterako, alde batera utzi ditzatela. Diru iturri azkarretan soilik pentsatzeari utzi eta bere lurraren emankortasuna eta ingurumen kalteak ere baloratuz. Bestalde, Aldundiari azken hamarkadetan zehar eman den baso politika negargarria eta zuraren sektoreko lobby pribatuen esku egon dena berbideratzen jarrai dezala eskatzen dio.
2014.11
Oarsoaldeko EGUZKI Talde ekologista eta antinuklearra