Albistea

  • Istripua gertatu da Ukrainako Zaporizhia zentral nuklearrean

    2014-12-03
    Partekatu - Compartelo

    Zaporizhia-Nuclear-Power-Plant-Affairs-Press-1024x576Iturria: Argia. Ukrainako agintariek jakinarazi dute istripua gertatu dela herrialdearen hego-ekialdean dagoen Zaporizhiako zentral nuklearrean. Energia ministroak esan duenez zentralaren 3. generadorean gertatu da matxura eta etzirako, abenduak 5, konponduta beharko luke. Zaporizhiako zentral atomikoa da Europako handiena eta Ukrainak kontsumitzen duen argindarraren %20 berak sortzen du, energia atomikoaren erdia. Agintariek ez dute istripuaren xehetasun gehiagorik eman. Ondoko orduetan saiatuko gara albistearen jarraipena egiten.

    [16:13]
    Huffington Post, Reutersen iturrietatik edanez: “Accident Occurred At Ukraine Nuclear Power Plant, But Poses No Danger: Govt“. Kronikaren azken aldean nabarmentzen du Ukrainako industria korporazio handienak argindar kontsumoa eten duela borondatez, herrialdearen sarea ez larregi zamatzeko. Bestalde, Ukrainak energia hein handi batean ikatzetik eskuratzen zuen duela gutxi arte, baina Donbasseko gerrak eten egin du produkzioa bertako meategi gehienetan.

    [16:06]
    Albistea Britainia Handiko The Telegraphen “Accident at Ukraine nuclear plant forces reactor shutdown“. Azken paragrafoan dio: “Ukrainiak bere argindar beharrak %50ean azken urteotan nuklearretatik asetzen ditu, baina Errusiak gas horniketa eten zionetik uste zen nuklearrek proportzioa handitu beharko zutela negu honetan”.

    [14:07]
    Le Monde egunkariak dio agintariek aitortu dutela istripua duela bost egun gertatu zela. Horien arabera, istripua ez da erreaktorean gertatu kanpoko aldeko zirkuitu elektrikoan baizik. Bestalde, ARGIAn orain arte darabilgun Zaporizhia [hasieran Zapoizhye erabili dugu] frantsesez Le Mondek Zaporojie jartzen du. Ikusi albistea Le Monden:
    Le premier ministre ukrainien annonce un incident dans une centrale nucléaire au sud du pays“.

    [13:45]
    Albistea zenbait hedabidetan:
    NBC “Accident Reported at Ukraine’s Zaporizhye Nuclear Power Plant, PM Says
    La Vanguardia “El primer ministro de Ucrania comunica un accidente en una planta nuclear

    Zaporizhye-Ukrainan-300x233 mapa


    Partekatu - Compartelo