CADE elkarteak bere haserrea adierazi nahi du Bil ta Garbi erakundearen kudeaketagatik Hazketako zabortegiaren etorkizuna dela eta. Idatzi honetan, sindikatuko ordezkariek demokraziari egindako iruzurra agerian utzi nahi da.
Herriko zerbitzu publikoen hartapenerako batzordean (CADEk parte hartzen du batzorde honetan), CADEk bere kexa plazaratu zuen: informazioa ezkutatzea, gardentasun eza. Gainera, erabakiak batzordearen iritziak kontutan hartu gabe hartuak izan dira, batzordea hausnarketan parte hartzeko aukerik gabe utziz.
Lekuaren bilaketako aurkezpeneko lehen bi faseetan, herrien izenak ezkutatu egin zaizkie batzordeko kideei. Kasu honetan, nortzuk adostu zuten erabakia? Nola hartuko dute herriaren iritzia kontutan, Bil ta Garbiko sindikatuek erabaki bazuten herriaren iritzia entzun aurretik?
Gaur egun, CADEk uste du Bil ta Garbiren zaborren kudeaketa ez dela eraginkorra. (zabor toneladaren jaitsiera igarri da gaikako edukiontziak jarri dituzten lekuetan. Bestalde, herri handiek zabor asko sortzen dute eta gutxi murriztu, Canopiari jaten eman behar diotelako. Canopia hondakinen tratamendurako zentroa da. Izatez, Hazparnen sartzen diren Canopiako tonelada kopurua oso altua da…). Zaborrik onena sortzen ez dena da, CADEk informazioaren hedapena eta herritarren sentsibilizazioa bultzatu nahi ditu zaborren sorrera murriztuz eta osasunaren eta ingurumenaren errespetuagatik.
Sindikatuko ordezkariek burla egin diete herritarrei eta beraz demokraziari. Kolektiboak, aipaturiko errealitatearen berri eman nahi du, epe luzera begira oztopo izango dena hondakin politika eraginkorra lortzeko bidean.