Jaurlaritza: AHTrentzat euro gehiagorik ez! Elkarretaratzea osteguna 18a Bilbon
2014-12-15
Partekatu - Compartelo
Iturria: AHT Gelditu! Elkarlana.
AHTrentzat euro gehiagorik ez!
AHT gelditu, orain!
AHTren aurkako AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak datorren abenduaren 18 ostegunean 18:30ean elkarretaratzea deitzen du Bilboko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren aurrean (Gran Vía 85) Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen onarpena abenduaren 23an izango dela jakinik, non, berriz ere inoiz baino arrazoi gehiagorekin, AHT proiektuaren geratzea eskatzen dugun. AHT ekartzen ari den xahuketa ekonomikoa eta baliabide publikoen xahuketa salatu nahi dugu, zeinetara ehunka milioi bideratzen diren urtero aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzako eta nafar gobernuko lehentasun handiena bihurtuz, etengabeko desberdintasun sozial iraunkorraren hazkundea burutzearekin batera.
Onartezina da Eusko Jaurlaritzak datorren urterako kudeaketa kredituen bidez AHTra 350,5 milioi bideratu nahi izatea, zeintzuei espainiar Gobernuko aurrekontuetatik irteten diren 222,5 milioi euro gehitu behar zaizkien. Nafarroari dagokionean, nafar Gobernuak 48 milioi euro bideratzeko asmoa du zeintzuei Gobernu Zentraletik irteten den 36 milioi € gehitu behar zaizkien.
Onartezina da Eusko Jaurlaritzak zein nafar Gobernuak gu guztion iritzi eta beharrei erantzuten diela esatea bizi dugun xahuketa ekonomiko narrasa eta proiektua lehenbailehen amaitzeko presa handia ikusirik. Osasungintza, hezkuntza eta zerbitzu sozialen murrizketa gogorrak pairatzen ditugun bitartean, AHTren gastu ekonomikoa zorraren eta defizitaren igoera ekartzen ari da. Gainera, Gipuzkoako AHTren zatia kudeatzeko Eusko Jaurlaritza diru publikotik gastatzen ari dena azpimarratu beharra dago. Nafarroako Sustapen sailburuari dagokionean, Luis Zarraluqui, “hiritarren interesak babestu eta beste autonomia erkidegoengandik atzera ez geratzea” esanez, eztabaida sozial handia egonda ere AHTren lanekin jarraitzearekin setati dirau.
Eta geure buruzagiak berearekin jarraitzen duten bitartean, Gonzalo Ferre Adif-eko lehendakariak “imajinazio handia izan beharra dago” burututako inbertsioek “zergadunek merezi duten produktibitatea izan dezaten” ziurtatzen zuen. Hori guztia, bere hitzetan “AVEren sareak ez du zentzurik orain duen bidaiari kopuruarekin”.
Erabilpenaren zifra baxuez gain, eta bidai txartelak diru publikoarekin subentzionatzen ari direlarik, Sustapen Ministerioak abiadura handiko proiektuetan 18000 milioietako zorra izan arren, lan hauek geure hipotekatzearekin diraute.Ez dugu ahaztu behar Kontu Auzitegi frantsesak egiaztatzen duen abiadura handiko eredu ekonomikoaren bidera ezintasunaz.
Honekin argi geratzen da ordezkari politiko ugariren arduragabekeria, zeintzuek AHTak dakarren zulo ekonomikoa handitu besterik ez duten egiten. Honi, Merkatu Libreko TTIP Hitzarmena sinatuz gero egoerak okerrera egingo lukeela erantsi behar zaio. TTIP-ak udaletako, probintzietako edo estatuetako legediaren gainetik ezartzen ditu multinazionalak, txeke zuria izanik beraientzat eta fracking edo AHT bezalako proiektuak inposatuz.
Oraindik proiektu isolatu, narras eta presaren sinonimo dena geratzeko aukera dago. Horregatik datorren abenduaren 18 ostegunean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza aurrean 18:30ean burutuko den elkarretaratzera agertzeko deialdia bultzatzen dizuegu AHTren hondamendirako lanei euro gehiagorik ez bideratzeko altu eta argi esatera.