Elkarretaratzea Lekarozko –Baztanen- herrian

lekaroz igandea 4Iturria: Aroztegia eta gero zer.

Lekarozko herrian -Baztanen- Aroztegiako PSISa salatzeko eta Baztango aferak Baztanen erabaki behar direla aldarrikatzeko atzo igandea 4 eguerdian elkarretaratzea egin zuten. 100 herritar baino gehiagok Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako eta aitzineko aldian ez bezala orain Baztango Udalaren eta herritarren gainetik salto eginez tramitatu nahi duten Aroztegiako PSISa salatu zuten. Lekarozek 341 biztanle ditu eta Aroztegiako proiektuan 230 etxebizitza lur urbanizaezinean egin nahi dute, baita luxuko hotela eta golf zelaia ere.

Barakaldo: MENDI IRTEERA eta TAILERRA. Natura eta senda belarrak. Urtarrilak 11, igandea

Barakaldo mendi irte senda belar 2015-01-11 jpg txMENDI IRTEERA eta TAILERRA .  Natura eta senda belarrak.  Urtarrilak 11, igandea

Irteera Barakaldotik:
-10:00. Anaien parkeko bus geltokian Errekatxora joateko
-10:30. Errekatxoko elizan
Itzulera:
-14:30. Autobusez Errekatxotik.
-Jarraian bazkaria MAKALA II Gaztetxean (Norberak bere ogitartekoa)
-16:30. Senda belarren TAILERRA Gaztetxean
Antolatzaileak:
Barakaldoko Gazte Asanblada. BGA.
Eguzki Barakaldo