Albistea

  • Fukushima: konponketa 40 urte barrurako

    2015-01-12
    Partekatu - Compartelo

    2444_34_03[1]

    Iturria: ARGIA. Urtea amaitzear zela Fukushimako zentral nuklearra kudeatzen duen TEPCO enpresa japoniarrak berri bat eman zigun: laugarren erreaktoreko piszinan zeuden 1.533 erregai haga beste piszina seguruago batera eraman izana.

    1.331 haga erabilitakoak ziren; beste 202ak, berriz, erabili gabeak. Oraindik zentral nuklearrean badaude ere, leku seguruagoan jarri dituzte. Urtebete iraun du lanak, eta oso baldintza gogorretan egin dute. Oraingoz ez dirudi langileengan osasun arazorik sortu denik, ez behintzat berehalakorik. Baina arazoak gerora ere ager daitezke.

    Teknikoki urrats garrantzitsutzat plazaratu dira lanak; lerro hauetan maiz aipatu dugun bezala, ez dugu ahaztu behar Fukushima une honetan laborategi esperimentala dela. Poztekoa da, beraz, operazioan izandako arrakasta.

    Hala ere, kezkatzeko arrazoirik badago. Laugarren erreaktorearen gunea, antza, ez dago kaltetuta, eta lehenengo eta hirugarren erreaktoreen guneak aldiz bai. Zer esan nahi du horrek? Bi erreaktore horietako piszinetatik erregaia ateratzea beste kontu bat dela. Lehen erreaktoreetakoa ateratzeko lanak 2015-2016 urteetan hasi nahi dituzte, eta hirugarren erreaktoreetakoak 2017-2018an. Lanen iraupena gutxienez 40 urtekoa izango omen da. Zergatik? Nondik hasi ez dakitelako, guneetako benetako egoera ezagutzen ez dutelako eta lurrazpiko uren nondik norakoa kontrolatzen ez dutelako.

    40 urteko epea ezartzea arazoaren kudeaketa hurrengo belaunaldien esku uztea eta “ez dakigu zer gertatuko den esatea da. Eta okerragoa dena, belaunaldi oso batez, gutxienez, Fukushimak erradioaktibitatea igortzen jarraituko duela aitortzea

     


    Partekatu - Compartelo