Albistea

  • Bizkaia : zure herrian edo auzoan hondakinen kudeaketa eta birziklapenari buruzko hitzaldia egin nahi duzu ? Eguzkiren proposamena

    2015-02-05
    Partekatu - Compartelo

    hitzaldi Bilbo hondakinak 2014-11-27Kaixo!

    Eguzki Talde Ekologista Bizkaiko zabor eta hondakinei buruzko hitzaldiak ematen dabil herriz herri.

    Hitzaldi horietan azaltzen dugu zenbat birziklatzen den Bizkaian eta herri desberdinetan, birziklatzen ez den zaborrarekin zer egiten den eta horrek zer arazo sortzen dituen ingurumenean eta ekonomian.

    Euskal Herrian hondakinak jaso eta kudeatzeko dauden eredu alternatiboak ere azaltzen ditugu.

    Argazkiz eta bideoz betetako aurkezpen bat daukagu, eta azalpenak ahalik eta atseginen ematen ahalegintzen gara. 30 minutuan azalpenak ematen ditugu, eta gero galderentzako eta eztabaidarako tartea lagatzen dugu.

    Zuen herrian edo auzoan gai honen inguruko hitzaldi bat antolatzeko interesa badaukazue, gu horretarako prest egongo ginateke. Trukean eskatzen dugun bakarra lokal bat eta proiektagailu bat lortzea, eta zuen herrian kartelak ipintzen laguntzea da.

    Zuen interesekoa izango delakoan agurtzen gara.

    Eguzki. Euskal Herriko  Talde Ekologista eta Antinuklearra

    eguzki.eguzki@gmail.com

    Tf.: 635710238


    Partekatu - Compartelo