Eguzkik Pasaiko zentral termikoa itxita dagoela balorazioa egiten du
2015-02-14
Partekatu - Compartelo
Kudeaketa ilun, arro, lotsagabeari eginiko monumentuetako bat desagertzen da.
Pasaiako zentral termikoa Iberdrola energia multinazionalarena zen eta Jaizkibelgo mendiaren magalean zegoen, berau, Natura 2000 sarearen parte izanik. Estatu espainoleko zaharrena zen eta 60. hamarkadaz geroztik martxan zegoen harrikatz motako ikatza erretzen zuen. 2008ko apirilean gaur egungo jarduera baimenetara egokitu zen, Ingurumen Baimen Bateratuaren lortu zuenean (IBB).
Zentral honek Gipuzkoako ibilgailu guztiek bat eginda adina kutsatu eta atmosferara isuri zezakeen. Eraikin zaharkituak erabiltzeak eta erregaien eduki-ontzien kokapena herrigunetik hain gertu egoteak kutsatzeko ahalmena are eta arriskutsuagoa bilakatzen zuen. Hau izan zen aspaldidanik Pasaiak Gipuzkoako aire kalitate eskasena izatearen arrazoietako bat.
Denek itxita ikusi nahi zuten zentral bat.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolaketaren Kontseilariak zentralaren itxiera “ klima aldaketari aurre egiteko gako garrantzitsua eta aldi berean energia berriztagarriak bultzatzeko modua zela” esan zuen.
Honela, Eusko Jaurlaritzak zentralaren itxiera aldaketa klimatikoari aurre egiteko 2008-2012 bitarterako planetan sartu zuen. Gipuzkoako Juntetxeek 2008ko maiatzaren 28an, eraikinaren behin betiko itxiera ekarriko zuen negoziaketa prozesuak gidatu zitzan Foru Aldundia estutu zuen. Pasai eta Lezoko Udalek txosten ezkor bat aurkeztu zuten zentralaren legeztatze prozesuan eta BBI-aren aurka egin zuten juridikoki.
Ugariak izan ziren baita, zentralaren ingurumen baimenak lortzeko prozesuan aurkeztutako alegazioak kaltetutako norbanako askok, gizarte erakundeek eta ekologistek, aurkeztuak, guztira 187.
1964ean martxan jarri zenean legedia ez zuen betetzen.
1964ean martxan jarri zenean, agerian gelditu zen eraikinak ez zituela legediak eskatzen zituen distantziak minimoak betetzen. Hau dela eta, jarduera baimena segurtasun neurri zorrotzetara baldintzatzen zen.
Segurtasun neurri zorrotz hauek betetzen zirela egiaztatu egin behar zen Udalak ematen duen baimena lortzeko eta hau ez zen inoiz gertatu. Zentralak behin behineko baimen batekin funtzionatu zuen 1964tik hona, Iberdrolak neurri zuzentzaile hauek arriskuak saihesteko ezarriko liratekeenak betetzen zituela ez zuen inoiz egiaztatu. Eta beraz, ez zuen inoiz udalaren baimenik lortu.
Hau guztiaz gain, Pasai eta Lezo artean kokatuta egon arren Iberdrolak ez duela inoiz Lezoko udalean jarduera legeztatzeko inongo prozesurik ez zuen hasi.
2002an Estatu Espainolean indarrean jarri zen kutsadura prebenitzeko araudiari egokitzeko tramite edo izapideetan, ohikoak izan ziren irregulartasunak, eraikinaren kalte potentzialak ebaluatzeko ezinbesteko tramiteak ezeztatu artekoak, ingurumen inpaktuaren ebaluazioak bezala, eta ez ziren kontutan hartu udalaren eskumenak.
Eraikin kutsakor, arriskutsu osasungaitz eta bere jabe zigorgabeak hainbat urtetan zehar salatzen aritu den hainbat jenderen lana eta borroka eskertzeko aukera hau ez dugu igarotzen utzi nahi. Gure eskerrak Komite Antinuklearrei (Lemoiz), Greenpeace, Termikarik Ez eta Pasaiako Udalari.