Ordunteko urtegia eta pertsonen osasuna arriskuan frackina dela eta

Bilbo urez hornitzen duen Ordunteko urtegia

Bilbo urez hornitzen duen Ordunteko urtegia

Iturria: EH bildu. Burgosen martxan jarri nahi duten frackinak Ordunteko urtegiko uren kalitatean eragin zuzena izan dezake.

Bilbon kezkatuta gaude erabat gerta daitekeen egoeraren aurrean. Hori dela eta, jakinarazten dizuegu atzo bertan bezalasartu genuela alegazio bat Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerio espainiarraren Ingurune-Ebaluazioko Azpiordezkaritza Orokorrari zuzenduta. Alegazioan, prebentzio-printzipioan oinarrituta, “Angosto 1” zulaketa esploratorioko proiektua bertan behera gelditzea exijitzen dugu, hiri honetako biztanleriaren osasunean eragin ditzaketen kalteak saiheste aldera.

Alegación Angosto A pantano Ordunte

Aipatutako zundaketaren eragin areak Ordunte urtegia hornitzen duen Kadagua eta Ordunte ibaietara heltzen diren lur azpiko akuiferoetara helduko dira. Eta gogoratu nahi dugu Bilboko Udalarena den Ordunte-ko Urtegiko urek Bilbo hornitzen dutela. Eta, hau da, hain zuen ere, alegazio hau aurkeztera bultzatu digun arrazoia.

Berriro diot, EH Bildun oso kezkatuta gaude Burgoseko zonalde honetan martxan jarri nahi duten Fracking jarduera honek hiri honetan bizi garen 350.000 pertsonok egunero kontsumitzen dugun uraren kalitatean izan dezaken eraginaren aurrean.

Deia luzatu nahi diogu Udalari bilbotarren osasunaren alde agertzeko, eta, ondorioz, plantoa egiteko eta proiektu hau bertan behera gelditzeko aldarrikatzeko. Zentzu honetan, Udalari eskatuko diogu, jarrera aktibo bat izateaz gain, uraren kalitatea bermatzeko. Honetaz gain, deia luzatu nahi diegu gizarteari, eta batez ere elkarte ekologista zein Auzo Elkarteei kalera ateratzeko uraren kalitatea eta herritarron osasuna defendatzeko.