Albistea

  • Bizkaia: zaborrak eta gezurrak

    2015-02-27
    Partekatu - Compartelo

    Zabalgarbi zaborrak gezurrak

    Honako BIDEO hau zabaldu dute ohiko egi erdi eta gezurrekin. Ohikoa den bezala, Bizkaiko arazoak estaltzeko laguntzaileak topatu ditu zenbait hedabidetan, tartean telebista publikoan.

    Iturria: Zero Zabor

    Bizkaian zaborrarekin dituzten arazoek ematen duten irudiaz kezkaturik kudeatzaileek propaganda kanpaina bati ekin diote

    Espainiako senatuko ingurumen batzordea gonbidatu dute arazoak besterik ematen ez dituen kudeaketa eredu kutsagarria “eredugarritzat” saltzeko.

    Duela gutxi argitaratu genuen Bizkaiko ereduari eta bereziki Zabalgarbiko errauste plantari buruzko zenbait datu. Bideoan esaten diren gauza asko bere lekuan uzteko hoietako zenbait gogoraraziko ditugu.

    Birziklapenean kaxkar

    Bere burua Alemaniarekin parekatu nahi izan dute bizkaiko kudeatzaileek. Alemaniak errausketaren bideari ekin zionetik birziklapenean ere aurrera egin du (%62 birziklatzen da bataz beste Alemanian), derrigorrezko gaikako bilketa pertsonalizatua hedatuz. Ordainetan, zaborra inportatu beharra dauka, errauste plantak amortizatu ahal izateko. Hori da Alemania bezalako herrialdeetatik atera dezakegun ikasgai nabarmenena, errausketak, kutsagarria izateaz harago, zaborraren beharra daukala. Bizkaian kontraesan horretan erori barik, zuzenean birziklatze maila behetik mantenduz (%32, Alemaniaren erdia gutxi gora behera) “konpontzen” da arazoa.
    Energia “ekoizpena” ez da erreala

    Erraustutako materialak nturatatik berriz eskuratzeko zenbat energia behar den ahaztu egiten zaie errausketa babesten dutenei, baina energia hori balantzea egiterakoan kontutan hartu behar da. Kontua da, hori eginez gero, errausketaren energia balantzea negatiboa dela eta ezin dutela energia iturritzat aurkeztu. Hori alde batera utzita, kontuan izan behar da aipatzen den argindar hori sortzeko Zabalgarbiko errauste plantak gasa erretzen duela ziklo konbinatuko zentral batean baino efizientzia txikiagoarekin. Beraz, hondakinen errausketa babesteko ustezko energia ekoizpena aitzakiatzat jartzea akatsa da.

    zabalgarbi plastikoak 2015-02

    Artigas zabortegiaren inguruko basoak horrela azaldu ziren duela gutxi. Zaborrak baina, ez omen dira arazo Bizkaian

    Zaborra barra barra

    Bizkaian 372.000 tona material zabotrtzat jo eta alferrik galtzen dira zuzenean zabortegira isurita ala TMB eta errauste plantatik pasa ostean.  210.000 tona besterik ez da materialki balioztatzen, hau da, birziklatzen. Horren ondorioz, Bizkaiak zabortegien beharra dauka eta  hurrengo hamarkadetarako zabortegien bizitza luzatu asmoz Artigasko zabortegia handitzea onartu behar izan dute berriki.

     

    Zalla Zabalgarbi

    Zallako zabortegiaren ondoko Las Lagunas erreka zabortegiko lixibiatuek kutsatuta dagoela salatu izan du Zallako udalak.

    Bizkaiak baditu arazoak zaborrarekin

    Ukatzeak ez du errealitatea aldatzen, botoemaileei errealitate hori ezkutatu bai akaso. Baina arazoak konpontzeko, lehenengo urratsa arazoak daudela ikusi eta onartzea da. Ondoren, Bizkaiko kudeaketa ereduak zaborrarekin sortzen dituen arazo larrien zenbait adibide dauzkazue.

     


    Partekatu - Compartelo