Albistea

  • Garoña behin betiko ixteko eskatu dute

    2015-03-01
    Partekatu - Compartelo

    garoña mani 2015-02-28

    Argazkian, manifestazioaren burua Raul Bogajo, Argazki Press

    Iturria: Berria.

    Gure jomugak bete ditzakegu». Hitz horiekin hasi du gaur arratsaldean Alberto Frias Araba Garoñarik Gabe ekibideko eledunak manifestazioa amaitu osteko hitzaldia.

    Burgoseko (Espainia) zentral nuklearra berriz irekitzeko aukera mahai gainean dagoela gogorarazi du, eta, gaurko manifestazioak zentral nuklearraren aurkako lan ildoentzat «bermea» izan behar duela. Hain zuzen ere, azken urteotan zentral nuklearraren aurka egindako manifestazio jendetsuenetako bat izan da.


    Partekatu - Compartelo