EGUZKIk salaketak sartu ditu Artigaseko zabortegi alboko mendien egoera dela eta
2015-03-06
Partekatu - Compartelo
Duela aste batzutatik hona Artigas zabortegi alboko mendiak plastikoz beteta daude (birziklagarriak ziren plastikoak, gehienak). Itxura denez, haizeak inguruko mendietara eraman zituen zabortegi horretara botatako hondakinak.
Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak salaketak sartu ditu URA agentzian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean eta Bizkaiko Foru Aldundian, ondorengoa salatuz:
-Zabortegira tratatu gabeko hondakinak bota direla
-Kudeaketa txar baten ondorioz inguruko basoetako ekosistemak kaltetu direla (ibaiak, fauna, flora…)
Eta hauxe eskatu die erakunde horiei:
– Tratatu gabeko hondakinik ez botatzea zabortegietara