Albistea

  • Lau Aldundiek usapalen eta galaperren ehiza baimentzen jarraitzen dutela salatu du Eguzkik

    2015-08-18

    usapala 2015 uztailaLau aldundiak edo nahi izanez gero, hiru aldundiak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak) eta Nafar Gobernuak, dagozkion ehiza aldien argitarapenen bidez, beste behin ere usapalen eta galeperren ehiza baimendu izana deitoratzen du Eguzkik.

    Talde ekologistak salatu nahi du administrazio ezberdinek, erabaki honekin uko egin diotela bioaniztasunari eusteko duten erantzukizunari, ehiztarien interesen mesedean edo, hobeto esan, ehiztarien epe laburreneko interesen mesedean, herri erakundeek kolektibo honekin praktikatu ohi duten klientelismoari jarraituz.

    Eguzkik sinetsita dago usapalak eta galeperrak botatzeko debekua berandu baino lehen ezarriko dela. Zoritxarrez, zenbat eta beranduago ezarri, gero eta okerragoa izango da egoera, eta gero eta zailagoa espezie hauek suspertzea.

    Usapalen populazioak (Streptopelia turtur) gainbehera latza pairatzen ari dira azken hamardaketan Europan. Hau ikusita, usapalak babestu dituzte herrialde askotan, hala nola Belgikan, Txekian, Danimarkan, Estonian, Finlandian, Alemanian, Hungarian, Irlandan, Letonian, Luxemburgon, Holandan, Eslovakian, Eslovenian edota Suedian. Estatu espainolean bertan ere debekuak egon badaude, hala nola Kanariar Uharteetan eta Kantabrian.

    Galeperren egoera (Coturnix coturnix) antzekoa da.

    Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, jo Eguzkik aurkeztutako debeku-eskaerara:

    http://eguzki.org/2015/07/23/eguzkik-usapalen-eta-galeperren-ehiza-debekatzeko-eskaera-egin-du/

    Azken emaitza berdina izan bada ere, aldundien jarreran ezberdintasunak egon dira:

    Araba.

    Idatziz erantzun bat man digun lurralde bakarra da, nahiz eta debeku eskaeraren inguruan ez duen ezertxo ere esan. Egiten dugun beste eskaeraren inguruan berriz, hau da, usapala espezie mehatxatuen katalogoan sartzearena, laburki adierazten digu, Eusko Jaurlaritzara jotzeko. Jakin badakigu Eusko Jaurlaritza dela katalogazio horiek egitearen arduraduna, bai aldundiak izanik ingurune naturala eta bioaniztasuna kudeatzearen arduradunak ( Arabako Aldundia, Arabako lurraldeari dagokionean), logikoa eta egoki erizten diogu berauek mota honetako proposamenak egitea.

    Bizkaia.

    Es dugu inolako erantzunik jaso.

    Gipuzkoa.

    Kasurik mingarriena hau dela esan dezakegu. Izan ere, gaia Gipuzkoako Ehiza Kontseilura eraman genuen gipuzkoako natur talde nahiz talde ekologisten babesarekin  eta ia ez zen eztabaidarik ere egon. Eta ez da izango tankera honetako proposamenak egiten diren lehen aldiz delako ez , agian beste batzutan, kasu honetan izan duen natur taldeen babes zabalarekin egin ez bada ere, baina entzun gogorrarenak egiten jarraitzen dute.

    Nafarroa.

    Administrazio honengandik ere ez dugu inolako erantzunik jaso. Kasu honetan bagenekien gure proposamenak ehiza aldiko araudiarengan ez zuela inongo eraginik izango, proposamena aurkezterako  araua argitaratu baitzegoen ( beste administrazioak baina lehenago egin zuten) baina kasu honetan (Arabakoan eta beste herrialdeetan ez bezala)  espezie babestuen  katalogazioaren arduradunak ere badira eta esan bezala ez dugu erantzunik jaso.

    Eguzki, Euskal Herrian  2015eko abuztuan.

KANPAINAK

BIDEOAK

EGUTEGIA

August 2015
M T W T F S S
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

LIBURUAK

liburuak