Albistea

  • Kamio berberean biltzen ari dira jai gunean jarritako paperezko, plastikozko eta gainerako zaborren edukiontzietako hondakinak

    2015-08-27
    Partekatu - Compartelo

    Mota desberdinetako hondakinak nahastea “herritarrei eginiko iruzurra” dela adierazi du Aitziber Ibaibarriagak, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziaren agerraldia eskatzearekin batera. 

    https://youtu.be/9a1dQhLb0uQ

    Mota desberdinetako hondakinak nahastea “herritarrei eginiko iruzurra” dela adierazi du Aitziber Ibaibarriagak, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziaren agerraldia eskatzearekin batera. 

    EH Bilduko bozeramaile Aitziber Ibaibarriagak esan du “arduragabekeria, iruzurra eta adar jotzea” dela hiru edukiontzi desberdinetan bilduriko hondakinak kamio berberera jaurtitzea. Hau da, paperezko, plastikozko eta gainerako zaborren kontainerretan pilaturiko hondakinak kamio bakar eta berberarekin jasotzea, EH Bilduren udal taldeak berak asteartean, 15:00 inguruan, grabaturiko bideoak erakusten duenez.

    Ibaibarriagak gogorarazi du ez dela lehenengo aldia garbiketa zerbitzuek mota desberdinetako hondakinak nahasten dituztena. Are, iragan apirilean atera zuen argitara EH Bilduk Ledesma eta Berastegi kaleen artean dauden lurpeko edukiontziek papera eta gainerako zaborra nahasten dituztela. “Arduragabekeria itzela da, gertaera benetan larria, eta herritarrekiko eta bereziki konpartsekiko begirune ezaren erakusgarria, zeintzuei birziklatzeko promesarekin hondakinak bereizteko eskatzen zaien. Pasa den maiatzean hutsa errotik konpontzeko Obra eta Zerbitzu zinegotziak agerturiko prestasuna ezerezean geratu dela garbi dago. Beste behin ere, agerian geratu da PNVk, eta haren bazkide PSOEk hondakinak birziklatzeko borondaterik ez dutela”.

    Horrenbestez, Oihane Agirregoitia egungo Obra eta Zerbitzu zinegotziaren presazko agerraldia exijitu du Ibaibarriagak. EH Bilduko bozeramaileak jakin egin nahi du zer dela eta errepikatu egin den tankera honetako arduragabekeria bat, joan zen maiatzean hutsa onartu eta halakorik berriro ez gertatzeko neurriak hartzen ari zirela azpimarratu zutenean.

    Horrez gain, Ibaibarriagak jakin egin nahi du nolatan gertatu den berriro eta guk salaturikoaz gain, jaiguneko beste tokiren batean ere jazo den halakorik, ea Obra eta Zerbitzuak sailak agindu duen hondakinak bereizi gabe jasotzea, edo enpresak bere kabuz harturiko erabakia den. Eta hala izatekotan, zer-nola zigortuko den enpresaren jardun oker eta arduragabea. Ez hori bakarrik:  Ibaibarriagak galdetu egin nahi dio Agirregoitiari ea non jaurtitzen duten, nahasita jaso ondoren, zabor hori guztia. Eta garrantzitsuena: “zeinek hartu duen herritarrei iruzur egiteko erabakia”.

    Bilboko birziklatze tasa txikia gogora ekarri du EH Bilduko bozeramaileak, zeina %27,43koa den. Noski, “salaturiko praktika onartezin eta arduragabeen ondorioz are larriagoa da gai honi dagokionez Bilbok duen hutsa”.

    Hala, Ibaibarriagak Aburtori exijitu dio “iruzurra amaitzeko neurriak har ditzan, eta gutxienez %60 birziklatzeko politikak abiaraz ditzan”.

    Screenshot_2015-08-27-11-17-46


    Partekatu - Compartelo