Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseiluari igorritako alegazioak: Iurritako presa
2015-08-30
Partekatu - Compartelo
Gipuzkoako Boletin Ofizialaren (BOG nº 129) eta Eukal Autonomia Erkidegoko Boletin Ofizialaren (BOPV nº 130) arabera, Oiartzun ibaiko Iurrita presa euskal kulturaren ondarea izendatzeko asmoa dago. Hori dela eta, administrazioek interesa duten herritarrei informazioa helarazteko epea zabaldu dute.
Eguzki talde ekologistak proposamen honen aurrean alegazioak aurkeztu ditu eta ondorengo puntuetan laburbil daiteke:
1) Herritar gutxik erakutsi dute interesik presa honen aurrean. Presari eman nahi zaion balioa gehiegizkoa da.
2) Presa euskal kulturaren ondare izendatzeko erabakiak albo ondorioak ditu. Gainera erabakian zeresana izan dezaketen erakundeak eta herriko taldeak erabakitik kanpo utzi dira.
3)Presak inguruari kalte egiten dio. Gainera, erabaki horrekin URA-ren (ur kontsortzioa) presaren inguruko txostenari ez zaio kasu egiten non presaren erabilpenaren baimena berrikustea proposatzen den. Izan ere, txosten horren arabera, presak 10 urte inguru daramatza erabili gabe.
Eguzkik 2013ko abuztuan presa eraisteko proposamena egin zuen, presak biodibertsitatean eta ibaiko prozesu ekologikoan sortzen zituen kalteengatik.
Ibai ibilgua Natura 2000 sarean aurkitzen da. Ondare izendapenaren erabakiak espezie babestuei kalte egiten die.
Beraz, kultur kontseiluak hartutako erabakia, ingurugiroaren interes eta helburuen aurka doa eta ingurugiroaren arloan administrazio ezberdinek egiten dituzten kudeaketa plangintzak eta testuak begiratu besterik ez dago.
4) Presa mantentzeko eta inguruan sortzen dituen kalteak murrizteko ezarrita dauden baldintzak ez dira betetzen.
Eguzkik jarraipena egin dio gai honi eta web orri honetan ondorengo albistea dago esate baterako: