Albistea

  • Hondakinak erraustearen kontrako giza katea egin dute Kontxako hondartzan

    2015-09-14
    Partekatu - Compartelo

    errausketa ez 2015 iraila

    Berriatik hartutako argazkia (2015-09-14)

    Iturria: Berria.

    11:30ean, 300 lagun inguruk osatu dute katea, Errausketaren aurkako Koordinadorak, Eguzkik eta Ekologistak Martxan-ek deituta.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan errauste planta eraikitzeari berrekiteko asmoa duela-eta, horren aurrean desadostasuna agertzeko elkartu dira Kontxako hondartzan, badian estropadak zirela baliatuz. 

    Talde horien arabera, aldundiak aurrera eraman nahi duen hondakin politikak “talka egiten du Europako Parlamentuan 2015eko uztailaren 9an onartutako erresoluzioarekin. Bertan esaten denez lehentasuna ematen zaie murrizteari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari eta debekatu egiten da birziklagarri edo konpostagarri diren hondakinak erretzea”.

    Koordinakundeko bozeramaile Maria Luisa Sanchezek jakinarazi du galdeketa bat antolatzen ahaleginduko direla, herritarrek proiektu horren aurrean duten iritzia ezagutu dadin.

    “Errauste planta honek, oso garestia izatez gain (500 milioi euro), elektrizitate ekoizpen txiki bat lortzeko CO2 kopuru handia botako du eguratsera, osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarri diren nitrogeno oxido, dioxina, eta abarrekin batera”, ohartarazi dute.

     


    Partekatu - Compartelo