PNV-PSE bikoak ingurumena eta osasuna merkealditan jarri ditu Pasaian

pasaia2PNV eta PSE hondakinekin bueltaka berriz ere. Izan ere, Pasaiako Udalak, ingurumen alorrean aurrerapausoak emateari uko egitea proposatu du, egun inbidia emateko moduko emaitzak lortu dituen udal bilketa bereiziko sistema (%80) kendu eta, pasaitarrak bilketa bereiztu exkaxena duten udalerrien artean kokatuko dituen  beste batengatik ordezkatu nahi duelako.

Euskal Herriko eta Europa mailako ingurumenaren elitera iristea lortu zuen Pasaiak, Lapatxeko (Azpeitia) zabortegira soilik, sortutako hondakinen %20 bidaltzea lortu zuelako,  gainerakoa (%80a), baliabide naturalak  birziklatze, berrerabiltze eta konpostatzeko baliatzen dituen ekonomia zirkular batean sartzen zelarik.

2013ko irailaren 2an etxetako hondakinen banan-banako bilketa, atez ate, hasi zenetik, Pasaia ingurumenaren alorrean praktika honen adibide da, beste hainbat herrialdetako hirien bidetik, Italian, Kanadan, Belgika o Catalunyan gertatzen den bezala. Datozen 20 urtetarako batasunak ezarritako ingurumen helburuak gaindituak ditu Pasaiak jada.

PNV-PSOE-k airearen kutsadura iturri, gaixotasun eta klima aldaketaren arduradun litzatekeen errauskailua inposatu nahi dute Gipuzkoan. Hondakinen errauskailuak  etengabe behar du itzelezko zabor kopurua eta hori da bilketa sistemaren aldaketarekin ziurtatu nahi dutena. Horregatik, bilketa bereiztua eta birziklaia beraien helburuak lortzeko traba garrantzitsua dira eta bi alderdiak badakite eta aurre egiten diote.

Pasaian atez ateko bilketa kentzearen maniobra neoliberala salatu nahi du Eguzki talde ekologistak, zeinak ez duen egungo bilketa bereiztuaren portzentairik bermatzen, ingurumenari eta pasaitarren osasunari zuzeneko erasoan bihurtzen delarik proposamen hori.

Langile gutxiago. Birziklapen gutxiago. Diru sarrera gutxiago.

PNV eta PSEren proposamen honek, zabor bilketako 13 langileren kaleratzea dakar. Atez Ateko bilketak orain zabortegira ez doazen berreskuratutako gaiak (papera, kartoia, bildukiak, e.a.…) saltzean udalak lortutako diru sarrerak handitzea dakar eta horrek Atez Atekoak beharrezkoa duen udal lanpostu berdeak sortzea ekarri du. Aldiz, Udalaren proposamen berriarekin, eskulan gutxiago behar da, behargin horiek kalera doaz eta diru sarrera garrantzitsuak biltzez utziko dira.

Borondatezko edukiontziak jartzearen beste ondorio guztiz kaltegarri bat Pasaiako birziklapen eta bilketa bereiziaren maila bat batean erdira  jaistearena, %80tik %40-50era, izango da. Hau da gakoetako bat: oso emaitza onak ematen dituen bilketa sistema bat ezin da askoz emaitza txarragoak ematen dituen beste batengatik ordezkatu (Urnietan, Elgoibarren, Eibarren, Irunen, Oreretan… baieztatu daitekeen bezala). Bide batez esan behar dugu, hondakinen kudeaketan  nahiz birziklaian maila gorenean, elitean egotetik udalerri txarrenen artean egotera igaroko dela Pasaia. Mugimendu ekologistak ingurumen mailan arduragabetzat baino hartu ezin duen atzerapausoa izango delarik.

Pasaiak eta Oiartzun ibaiaren itsasadarrak historikoki asko sufritu dute ingurumenarekiko nahiz osasun publikoarekiko izandako mespretxuarengatik, egitasmo  kutsatzaile horren adierazgarri izanik Iberdrolaren zentral termikoa, portuan aleak librean kontrolik gabe deskargatzea,  Oreretako paper fabrikaren isurketak, Lezon kokatutako Orbegozoren galdategia, errepideko trafiko ugaria, e.a. Ingurumen mailan ematen diren pauso txiki hauei ezin diegu uko egin.

PNV eta PSE-eri beraien proposamen atzerakoiaren inguruan hausnartzera dei egiten diegu baita hondakin bilketa mailan beharrezkoak diren hobekuntzak egitera ere. Era berean, ingurumenari buruzko gaietan lortutako onurei eta enplegu berdeari ere uko egiteko prest ez gaudela ere adierazi nahi diegu.

 

EGUZKI Talde ekologista eta antinuklearra  Oarsoaldean 2015-09-28an.